2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Irakasgaiaren inguruko hausnarketa globala

Blogari amaiera emateko asmoz, egin dezadan amaierako hausnarketa bat. 

Hasieran, irakasgai honen inguruan nuen ustea kontzeptu teknikoagoak landuko genituela izan zen, informatikako saio hutsak balira bezala. Baina ez da horrela gertatu, egia esan, IKTen inguruan ezer gutxi nekien eta. Gai hau interesgarria suertatu zait umeekin etorkizunean burutzeko eta aldi berean hauen erabilpenaren garrantzia beregana dezaten. Nire aurreiritziak ez dira bete, beraz, saioak hausnarketarako bidea eman dutelako bide batez.

Lehenbiziko egunean, irakasleak erlaxatzeko ariketa hura proposatu zigunean, oso harrituta sentitu nintzen, baina ondoren, konturatu nintzen era horietako jarduera lasaigarriak klasearen garapenerako onuragarriak zirela. Oroitzapen ona daukat ere, irakasleak proposatu zigun ekintza horretan, begiak itxi eta burutik pasatzen zitzaigun edozer, paper batean apuntatzeko eskatu zigula. Ni, pertsonalki, ez nuen inoiz bizi izan horrelako esperientziarik, baina oso positiboa iruditu zitzaidan.

Ikaskuntza Gurpilen prozesua hastean, gure taldeari Sociedad Multipantallas gaiari buruz hitz egitea suertatu zitzaigun, Web 2.0 gai zabalagoaren baitan zegoena. Honi buruz daukan inpresioa ez da hain positiboa, izan ere, gaia lantzeko irakurri behar genituen hiru testuak nahiko astunak izan ziren. Hala eta guztiz ere, kontziente naiz gauzak ikasi nituela, ez bainekien pantailek hainbeste helarazi ahal zigutenik irakaskuntza arloan, behintzat.

Asteetan zehar, bestalde, asko ikasi dut, bai IKT-en esparruan eta baita beste arlo batzuetan ere. Konfiantza irabazi dudalakoan nago, irakasle modura jarduteko, eta horren kausa nagusia IKT-ak hobeto erabiltzen ikasi dudala. Beraz, zerikusia dago bi hauen artean, batek bestea eragin du, eta alderantziz.

Azkenik, blog honi buruz hitz egiteko unea heldu zait. Hasieran, inork baino zailtasun gehiago izan nituela uste dut, aditua ez bainaiz honetan, ezta pentsatu ere, are gehiago, nire ahultasunetako bat da teknologien erabilera. Halaber, zailtasunei aurre egin nien momentu hartan, eta handik aurrera, gero eta lasaiago eta finkatuago sentitu dut nire burua Blog honi dagokionez. Ondorioz, nire aburuz, lan txukuna eraiki dut, non jendea zertxobait ikasi egin duela espero dut. Horregatik, espero dut hemen bildutako zerbait, gutxi bada ere, baliagarria izatea etorkizunean, gure ikasgeletan jorratu ahal izateko.

Besterik gabe, eskerrak eta amaierako agurra emateko ordua iritsi da, 



AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!!


2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Aurkezpenen koebaluazioak


   1. taldea: Mireia Cobo, Garazi Cortes, Maria de Jesus eta Leire de Prado
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, teknografiak, area informazioaren gizarteari buruz. Lehenengo aurkezpena izanik, urduri samar ikusi nituen. Hala ere, esan beharra dago, partaideetako bat ezin izan zela aurkezpen egunean etorri eta horrek are gehiago urduritu ditu gainontzeko taldekideak. Aurkezpen oso egokia egin zutela esan dezaket, objektiboki jokatuz: euskara maila oso egokia izan zen aurkezpen osoan zehar, eta aurkezpena eramangarria izatea lortu zuten ere. Bestalde, ahozko azalpena ulergarria izan zen eta naturaltasuna nagusitu egin zen, izan ere, informazioa eta materia oso ondo menperatzen zutela demostratu zuten, eta ikusi zen aurkezpena ez zela buruz ikasitako informazioa bat-batekoan esatea besterik. Aurkezpena egiteko erabilitako euskarri digitala Power Point-a izan zen. Hala ere, aurkezpeneko informazioa zehatza eta erabilgarria izan zen. Aurkezpena egiteko 5 minutuko epea gutxigatik gainditu zuten. Nota: 7

   2. taldea: Miren Eeles, Ester Diego, Maider Diez eta Gontzal Diez
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, teknografiak, ezagutzaren gizartea. Bigarren talde hau nahiko originala izan zen bere aurkezpenarekin. Lehen aldiz, ikusi ahal izan genuen euskarri digital ezberdina, Power Point-a ez zena: Prezi programa. Eta egia esan, era labur, argi, zehatz eta entretenigarri batean burutu zuten aurkezpena. Hasteko, ahozkotasunari dagokionez, taldekide gehienek argi, ozen eta ulergarri azaldu zuten aurkeztu beharrekoa, nahiz eta beste batzuk, lotsa dela medio, indar gutxiagorekin bete zuten. Azalpenari dagokionez,  egokia izan zen, baina formalegia agian. Hala ere, naturaltasunez jardun ziren aurkezpen osoan zehar eta transmititu duten informazioa interesgarria, ordenatua eta zehatza izan zen. Bete duten denbora oso egokia izan zen, inor aspertzera eraman ez zuena. Labur, zehatz eta interesgarri. Nota: 8.

   3. taldea: Asier Egiguren, Joane Elorriaga eta Lara Estrella
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, berrikuntzak eta IKT-ak, ezagutzaren gizartea. Hirukote batek osatzen zuen hirugarren talde hau. Nahiko lasai sumatu nituen hirurak aurkezpena egitera irten ziren momentuan, eta gero ere, horretan zebiltzala, ez nuen urduritasun punturik igarri. Aipatzekoa da, aurkezten ari ziren heinean, taldekideak alboko mahaietan eseriz joan zirela eta hori markatuta geratu zitzaidan, aspektu negatibo moduan. Alderdi ezberdinei erreparatuz, orokorrean nahiko aurkezpen dezentea bete zuten. Ahozkotasunari dagokionez, tonalitatea eta argitasuna ona izan zen nahiz eta lotsa apur bat igarri egin zen zenbait partaideetan. Aurkezpenean emandako azalpena egokia izan zen, baina bati, bereziki, nabaritu egin zitzaion naturaltasun gehiagorekin egin zuela, beste biekin alderatuz, agian askatasun handiagoarekin hitz egiten zuelako euskaraz. Betetako lana sinplea, baina, zehatza eta ordenatua izan zen. Transmititutako informazioa, esan bezala, zehatza izan zen, landu beharreko testuak eta bideoak ulertu zituztela agerian utziz.  Aurkezpena egiteko erabilitako denbora egokia izan zen, ez gutxi ezta gehiegi ere, eta hori da ikusleak adi egotera eramaten dituena. Nota: 7

   4. taldea: Aitor Etxeandia, Mikene Ferreiro, Ekaitz Garcia eta Maitane Garcia
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, solidotik likidora. Laukote honek eguneko laugarren aurkezpena egin zuen. Nire aburuz, nahiko ziur eta lasai zeuden, aurkeztera zihoazen lana konfiantza osoz harturik. Ahozkotasuna egokia izan zen, nahiz eta momenturen batean erritmoa bizkortuz joan zen eta horrek eragotzi egin zuen azalpenaren ulermena. Hala ere, euskararen erabilera egokiari esker, ulergarria izan da. Azalpena egitean datu zehatz, argi eta  baliagarriak erabili zituzten eta honek objetibotasuna eman zion aurkezpenari. Informazioa azaltzerako orduan, taldekideetako gehienek naturaltasunez jokatu zuten, nahiz eta beste batzuek laguntza behar izan zuten, bai orri edota euskarri digitalari begirada bat emanez.  Azkenik, iraupenari dagokionez, asko luzatu egin ziren. Hala ere, orokorrean, lana modu onean burutu zuten. Nota: 8

   5. taldea: Nerea Garcia, Aingeru Garcia, Unai Garcia Jon Garcia eta Daniel Linero
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera berrikuntza eta IKT-ak, informazioaren gizartea eta ikasketa dialogikoa. Azken talde honen aurkezpenean bost pertsonek hartu zuten parte eta ez lauk, gainontzeko taldeak bezala. Honek eragina izan zuen aurkezpenaren iraupenean, izan ere, denek hitz egin zuten heinean, nahitaez luzatu egin zen.  Hasiera batean urduri sentitu nituen taldeko partaideak, baina aurkezpena aurrera joan ahala lasaituz joan ziren. Hala eta guztiz ere, aurkezpenerako erabili zuten euskarri digitalak huts egin die bizpahiru aldiz eta honek momentu zehatzetan urduritu egin du taldea. Ahozkotasunari begira, erdizka bete zuten helburua, hau da, argi eta garbi eta datu zehatzak transmititzea. Bestalde, azalpenari dagokionez, nahiko argia eta zehatza izan zen eta baita ulergarria ere. Hala ere, orokorrean naturaltasunez mintzatu ziren, gaia menperatuz. Betetako lana oso egokia izan zen, izan ere, informazioa ordenatuta ageri izan zen aurkezpen osoan zehar eta erabilitako Power Point-aren huts egite gutxi batzuetaz gain, aurkezpenean landutako informazioa zuzena izan zen zegokien gaiarekin loturik. Nota: 6,5.

   6. taldea: Ane Goienetxe, Ander Gastesi, Xabier Ibarrondo eta Josu Hernaez
Gure taldea.

   7. taldea: Asier Ibarzabal, Laura Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta
Talde honek WEB 2.0 gaia landu zuen. Aurkezpena egiteko Power Point erabili zuten, hainbat diapositibetan irudi eta laburpen txikien laguntzaz ikusleei gaia era interesgarri baten aurkezteko asmoz. WEB 2.0 ikasgelan nola txertatu azaldu zuten eta baita dakartzan gauza on eta txarrak ere. Irakasleok izango garenoi informazio baliagarria aurkeztu ziguten eta arreta piztea lortu zuten. Nota: 7

   8. taldea: Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Ion Larreategi, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez
Talde honi egokitu zitzaion gaia, Web 2.0 gaia izan zen. Talde honek aurkezpena bideo baten bidez egitea erabaki zuen, bideo horretan, azalpena emateko, irudien laguntzarekin batera, beraien ahotsak sartu zituztelarik. Nahiko eramangarria suertatu zitzaidan. Nota: 7

   9. taldea: Aitziber Luperena, Hilargi Macho, Izaro Maguregi eta Marina Mardones
Gaia: WEB 2.0, Cabero CV+PLE. Aurkezpen hau egiteko bideo bat erabili zuten, eskolan dauden umeei buruzko irudiekin eta abarrekin batera haiek ahotsak sartu zituztelarik. PowToon programa erabili zuten eta nahiko ondo moldatu ziren haien lanetan. Nota: 7.

   10. taldea: Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo
Gaia: Gaitasun mapa, konpetentzia digitala. Hasiera batean, nahiko urduri hasi ziren, baina diapositibak aurrera zihoazen heinean, urduritasunak alde batera utzi zituzten eta eroso sentitu ziren jende aurrean hitz egiterakoan. Jendea gustura entzuten egon zen, isilean eta nahiko adi, eta horrek erosoago eta lasaitasunez aurkezpenak egitea zekarren. Oso aurkezpen entretenigarria eta gai oso interesantea dela uste dut.  Azkenean proposatu zituzten galderak, honen inguruan pentsatzeko ekarri zuten, baina ez bakarrik guk horren inguruan pentsatzeko, baizik eta klasean geunden guztiak pentsatzeko. Nota: 7,5.

   11. taldea: Itziar Ortega, Eloie Palazuelos, Josu Perez eta Ekai Prieto
Talde honek gaitasun digitalari buruz hitz egin zuen. Talde honek aurkezpena Prezi baten bidez ematea hautatu du. Azken taldea zenez, gainerako ikasleak nahiko nekaturik zeuden eta hauen atentzio falta nabaritu egin da. Irakasleak atentzioa deitu behar izan zuen jendea isildu zedin eta hau nahiko penagarria iruditu zitzaidala oroitzen dut. Horregatik uste dut talde honek desabantaila handia izan zuela aurkeztea tokatu zitzaien momentuagatik, baina hala ere, (urduritasun batzuk kontutan hartu gabe) ondo egin zuten beraien lana. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, aurkezpenaren bukaeran gaiaren inguruko konponbideak aipatu zituztelako. Nota: 7.

   12. taldea: Aiala Salceda, Haizea Ruiz de Loizaga, Ziortza Sagasti eta Olaia Sanchez
Talde honen gaia konpetentzia digitala izan zen ere, eta aurreko taldeak erabili zuen programa berdina erabili zuten, Powtoon. Hala ere, hau aurrekoa baino sinpleagoa izan zen, ez hain erakargarria. Aurkezpen honetan agertu ziren marrazkiak ez ziren hain aberatsak izan., eta uste dut programa honek eskaintzen dituen baliabide eta erraztasunak hobeto kudeatu ahal izan zituztela. Aurreko taldearekin bezala, ahotsa edo azalpena faltan bota nuen. Oso ondo moldatu ziren programa berri hau erabiltzerakoan. Hori dela eta, Alaitz harritu egin zen zer nolako erraztasuna zuten ikustean programa berri hau erabiltzerakoan, eta zelan erabili zuten hainbeste taldek. Nota: 6.

   13. taldea: Natalia Monroy, Ane Monzon, Gonzalo Morales eta Nerea Oliver
Gaia: konpetentzia digitala. Ikaskide hauek erabaki zuten aurkezpen bat egin beharrean, hau da, jende aurrean hitz egin beharrean, bideo baten bidez aurkezpena egitea. Ahotsa alde batetik egon zen, eta Prezi baten laguntzarekin testua eta honen inguruko azalpenak ikusi genituen. Baliabide hau erabiliena izan zen oro har. Ez ziren urduri egon, ez zutelako zuzenean hitz egin. Nota: 7.

   14. taldea: Eider Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez
Gaia: konpetentzia digitala. Horretarako, aurkezpena Powtoon programaren bidez egin zuten. Hasiera batean, zerbait berria zenez, klase guztiaren atentzioa bereganatzen zuen eta beraien mezua denongana heldu zen. Hala ere, oraindik ez dut begi onez ikusten batzuk zuzenean hitz egin behar izatea eta beste batzuk, ordea, programa desberdinak erabiliz, haien ahotsak txertatzearekin nahikoa izatea, nire ustez ez delako justua. Hala ere, haiek onartu zute gaia nahiko errepikakorra zela, baina adi mantendu ginen gehienok. Nota: 7.

   15. taldea: Amaia Santamaria, Gorka Santamaria, Andrea Seco eta Naia Zubiarrain
Gaia: Eskola 2.0, praktika onak. Bideo bat egitea erabaki zuten, azalpen guztiak argien adierazteko. Movie Maker programa erabili zuten bideoa egiteko eta esan beharra dut oso polita eta argi gelditu zitzaiela. Azalpenak ahoz egin beharrean eta nerbioak ez izateko, audio baten bitartez esan zituzten. Azalpenei dagokionez, gaia oso ondo azalduta egon zen eta bideoan agertu ziren kontzeptuak, ondo ulertu ziren. Hala ere beti daude gauzak hobetzeko. Alde batetik, ahots kontrasteak erabiltzeak, gainerako ikasleen atentzioa deitu zuen, baina gero bideoa aurrera joan ahala, atentzioa galtzen joan ginen. Deskonexio tarteak egon ziren informazio trukatze horretan erlaziorik ez zelako egon aurkezpena egiten zutenen eta gainerakoen artean. Hala ere, gainerako aurkezpenekin konparatuz zer egin zuten, zein euskarritik hartu zuten azaldu zuen talde bakarra izan zen, eta hori ona da. Nota: 7,5.

   16. taldea: Eider Martinez, Junkal Susperregi, Iñaki Tavera eta Tatiana Terrón
Gaia: Eskola 2.0, praktika onak. Aurkezpena PowToon bitartez egin zuten, egokitasunez. Bideoa efektu eta irudi bereziekin animatu zuten, eta baita musikarekin. Ideiak argiak eta zehatzak izan ziren, ulergarriak. Nahiko erakargarria egitea lortu zuten, agian zertxobait monotonoa amaieran. Nota: 8.

   17. taldea: Unai Valtierra, Germán Vázquez, Nerea Velasco eta Cristina Yélamos
Gaia: TIC-TAC praktika onak, horizonte zelaiak. Aurkezpena Emaze programarekin egin zuten. Lehenak izan ziren hori erabiltzen, eta horren funtzionamendua ere azaldu ziguten. Amaieran eztabaida interesgarri piztu zuten. Gaia oso ondo azaldu zuten. Eskolan erabiltzen diren IKTei buruz aurkezpen bat egin zuten eta  bertan hezkuntza tradizionala eta eskola 2.0ren arteko konparaketa egin zuten. Waldorf sistemaren metodologiari buruz hitz egin zuten deigarria egin zitzaielako IKTak adin txikitan sartzearen kontra daudelako. Azkenak zirenez aditasun maila eskasa izan zen entzuleon aldetik, eta hori desabantaila bat da haientzat. Nota: 7.
   18. taldea: Leire Zabala, Amets Zarraga, Xabier Zarraga eta Iraitz Zarraga
Gaia: TIC-TAC praktika onak. Hauek ere, askok bezala, PowToon erabili zuten aurkezpena egiteko. Izugarrizko lana ikusten da bideo honetan, beraz, lan handia egin dutela uste dut. Entzuleok asko ikasteko modukoa izan da, hain zuzen. Bideoan oso ondo azaldu dute euren gaia eta bideoko ahozkera ere ona izan da, nahiz eta bideo batean ahotsak grabatzea errazagoa den zuzenean hitz egitea baino. Nota: 8.

Taldeko koebaluaketa

Zerrendaren arabera taldeak eratu ostean, niri egokitu zaizkidan gelakideak lan hau, ahozko aurkezpen batean oinarrituta zegoena, aurrera eramateko, Ane Goienetxe, Ander Gastesi eta Xabier Ibarrondo izan dira. Haiei buruz esan dezakedana, orokorrean ona da. Ez da lehen aldia izan haiekin lanean ibili naizela, iazko proiektu batzuetan haiekin egonda bainaiz. Helarazi dizkidaten inpresioak positiboak dira; izan ere, nahiz eta batzuetan iniziatiba edota inplikazio pixka bat falta izan zaien, jende langilea da eta gustura ibili naiz oso haiekin lan egiten, dinamika lasai baina langile batean.

Bestalde, lan talde bat egiterakoan, badaude kontuan hartzen ditudan irizpide batzuk, beste batzuk baino gehiago baloratzen ditudanak. Hori dela eta, kalifikazio bat egitearren, honako irizpide hauetan oinarrituko nintzateke: 
  • Interesa erakusten du egin beharrekoetan.
  • Esfortzatu egiten da zereginak ondo egiteko asmoarekin, hau da, ez da lan lasterra, lan alferra deritzon esaeraren adibide.
  • Ideiak proposatzen ditu.
  • Lanak garaiz eta ondo entregatzera bultzatzen gaitu.

Hariarekin jarraituz, gure aurkezpen eguna heldu zenean (azaroaren 20a), nire hiru taldekideak ondo ikusi nituen haien azalpenetan, argitasunez eta lasaitasunez baitzebilen. Beraz, nirie iritziz, presentazio nahiko borobila burutu genuen, betiko detaileak salbu.

Beraz, aurreko puntuak kontuan hartuta, nire taldeari nota bat jarri beharko banio, 9 bat jarriko nioke, egia da ere, beste talde batzuekin gusturago sentitu naizelako.

Amaierako autoebaluazioa

Azken hilabete hauetan murgildu garen ikaskuntza prozesu honetan zehar, nire aburuz, gauza ugari ikasteko parada izan dut, batez ere, IKT-en ingurukoak, noski. Izan ere, IKT-ak lantzeak ez du esan nahi beste gauza batzuetaz ezin dezakedala ezer ez ikasi, konparazione, ahozko aurkezpenetarako gaituago ikusi naizelako eta psikologikoki nortasun eta konfiantza handiago lortu dudalako. IKT- etara bueltatuz, ez nuen espero hainbeste berrikuntzekin topo egitea, ezta programa eta baliabide hain erabilgarriekin praktikatzea. Oro har, irakasgai honetan jasotako inpresioari dagokionez esan dezakedana nahiko positiboa da.

Hala eta guztiz ere, esan beharra daukat arlo honetan ez naizela oso iaioa, eta ondorioz, askotan zailtasunak izan ditut erritmoa jarraitzeko edota eskatzen zitzaidana burutzeko. Esate baterako, praktikako saioetan batik bat, galdurik sentitu nuen neure burua lehenbiziko egunetan, Blog- aren sorrera zela eta. 

Halaber, bereganatutako guztiari dagokionez, baliabide digital asko ezagutu egin ditut, hala nola, Blogger, PowToon, Emaze, Popplet Horietako batzuk, PowToon bezala, jada erabiltzeko aukera izan dut, eta gainerako guztiekin gauza berbera gertatuko denaren itxaropena daukat, bai esparru akademikoan bada edo honetatik kanpo bada ere. 

Ikaskuntza Gurpilen prozesuari dagokionez, Sociedad multipantallas deritzon gaia egokitu zitzaigun, Web 2.0 gai orokorragoaren baitan, hain zuzen ere. Esan beharra daukat horren inguruan asko ikasi dudala, edo behintzat kontzientzia handiago bat hartu dut.

Beste alde batetik, aurkezpen eguna ailegatu zenean, informazioa nahiko ondo azaldu nuelakoan nago, hau da, nire diskurtsoa argia izan zela entzuleek uler zezaten. Egia da pertsona urduri bat naizela eta detaile asko hobetu ditzakedala, bizitzaren esparru guztietan bezala, baina nire inpresioa erabat positiboa izan zen momentu hartan. Ondorioz, oso pozik nago egun horretan egindakoarekin.

Talde lanean aritu garenean, gaia prestatzen, nire jarrera aktiboa eta alaia izan da. Beharbada, une batzuetan iniziatiba falta ikusi dut, eta nik eman behar izan dut hurrengo pausoa (testuen banaketa, diapositiben prestaketa, geratzeko orduen finkatzea...)

Horrenbestez, IKT-ko ikasgaian izandako prozesua hezigarria eta aberasgarria izan denez, eta hori horrela izateko saiakerak egin ditudanez, nota ona jartzen diot neure buruari, hots, 9 bat.

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko abenduaren 18a, osteguna (7. SAIO TEORIKOA)

Gaur, azkenean, Ikaskuntza Gurpilak deritzogun prozesuari bukaera eman diogu. Dokumentatzaile talde baten aurkezpena falta zen gaurkorako, nire taldea aztertu dutenena, hain zuzen ere. Haiek sortutako Sites-a erakutsi, izandako zailtasunak azaleratu eta bizitako esperientzia orokorra kontatu digute.

Ondoren, Power Point bat erakutsi digu irakasleak, musika lasaigarri batekin batera. Diapositibetan gaiarekin lotutako artikulu batzuk agertzen ziren.

Hori amaitzean, irakasleak modu dinamiko batekin lauhilabeteari amaiera emateko xedearekin interesgarriak diren bideo desberdinak erakutsi dizkigu, non aditu batzuk agertzen diren IKT-ei buruz diskurtsoak ematen. Besteen artean, Juana Sancho, Manuel Area eta Jordi Adell adituek eginiko bideoak ikusteko aukera izan dugu. Hona hemen bideo horietako bat, Juana Sanchoren Respuestas para pensar:




Bideo hauetan jorratutako gai batzuk diziplina eta IKT-ek Lehen Hezkuntzatik Unibertsitatera arte erabiltzeak duen garrantzia izan dira. Amaieran, irakasgaiaren balorazio orokorra egin dugu. Nire aburuz, esan behar dut labur-labur, interes handiarekin ibili naizela beti eta zenbait gauza berri ikasteko parada izan dudala.

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz

Hona hemen Hik Hasi plataforma akademikoan aurkitu dudan artikulu interesgarri bat. Bere egilea Fito Rodriguez da, EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea, eta 2001eko maiatzean argitaratu zuen. Bertan, etorkinek gure eskoletan eragiten dutela eta aberasgarritasun bat sortzen digutela azaltzen dut. Artikulua benetan erakargarria suertatu zait, eta beraz, kultura aniztasuna eskolan gaia sakonago landu nahi duen edonori gomendatuko nioke. Hurrengo lerroak dira, esan bezala, zitapena, artikuluaren laburpen bat, alegia:


Gaur egun gero eta gehiago hitz egiten da kultur aniztasunaz, plurikulturaz, etorkinez, integrazioaz, arrazakeriaz... Ikastetxeetara ere heldu da egoera horiez hausnartzeko unea. Gero eta ikasle etorkin gehiago dago Euskal Herriko ikastetxeetan eta horien integrazioa eta egokitzapenaren inguruko kezka zabaltzen ari da. Nola integratu ikasle etorkinak? Nola egokitu? Nola landu beraiekiko errespetua eta onarpena beste ikasleekin? Nola hezi? Zein modutara bideratu elkarbizitza? 
Kulturaniztasunarekin egoera jakin baten berri ematen dugu, non kultura bat baino gehiago antzeman daitekeen. Beraz, kontzeptu deskriptiboa soilik litzateke. Plurikulturtasunak, berriz, gizartean agertzen diren kultura guztiak maila beretsuan onartzen ditu. Horren arabera, beraz, bertakoek nahiz etorkinek mota guztietako hiritartasunari dagozkion eskubide berdinak edukiko lituzkete. Kontzeptu arautzailea dugu. Kulturartekotasunaren bidez kulturen bidezko elkarren arteko eragina areagotuko litzateke puzzle baten antzera kultur bakar polifazetikoa eraikiz. Kontzeptzio sintetikoa da berau.

Azkenik, aipatu ere egiten den hurrengo esaldi honekin geratzen naiz, hausnarketara eramaten gaituena, zalantzarik gabe:


"Bizi dezagun aniztasunaren aberastasuna"


2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Kultura aniztasuna: erronka hezigarria

Kalitatezko hezkuntza bat eskaini nahi duten profesionalek erreflexio bat egin behar dute, erronka berri bati aurre egiteko, hots, ikasgela multikulturaletan lan egiteari. Erreflexio honetan, egoera berri honetako aspektu positiboak gailendu eta negatiboak desagerraraziko dituen planteamenduak zehaztu behar dira.

Horrela, ume etorkinen presentzia ikasgeletan munduko beste zonaldeetako kulturen eta ohituren hurbilketa errazten du. Hau, dudarik gabe, ikastalderako aberasgarria izaten da. Izan ere, hezkuntzarako eskubidea eta aukeren berdintasuna bermatzen dira. 

Hala ere, eskolako etorkinak ere hemengo kultura errespetatu eta bertan integratu eta moldatu behar dira. Horrela bakarrik lortu daiteke bizikidetza eta elkarbizitzea bultzatzea.

Irakasleak ez du bere metodologia erabat aldatu behar, baina bai, ordea, zertxobait egokitu, laguntza neurriak ezarriz. Helburua ikasle orok aukera berdinak izatea da. Interakziorako ariketa proposatu ditzake irakasleak non hainbat kultura aztertzen diren eta horrela kooperatuz, beste kulturekiko errespetua lor daiteke.

Aniztasunaren gaian gehiago sakontzen duen Eskola Inkusiboaren ustetan, etorkinek behar espezifikoak dituzte. Arazoak ere badituzte, horien artean nabarmenena, hemengo hizkuntzetarako ahultasuna.

Gaur egun, 2007ko araudiak, hezkuntza zentro guztiak behartzen ditu bere Urteko Programazio Orokorrean etorkinei zuzendutako ekintzak aurrera eramatea, hala nola, hauen babesa bultzatzea. Oso garrantzitsua da identitate kulturalaren eta aniztasunaren artean oreka bat ezartzea, gure gizarteko herritarrok gainerako aukera kultural zein erlijiosoak onartzeko eta toleratzeko. Baina batzuetan ere, etorkinek ilusio kultural bat pairatzen dute, haiek  haien pentsamenduari lehentasuna emanez eta gainerakoena onartu gabe.


Azkenik, beraz, irakasleek ondo tratatu behar dute gai hau, eta batez ere hain zaila eta kritikoa den momentuarekin kontu handiz ibili. Une kritiko hori ume etorkinek Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara saltoa ematen dutenean da. Urte zehatz hauetan ekidin edo garatu daiteke etorkinen eskola porrota. 

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Irakaslearen rola ikasgeletako kultura aniztasunaren aurrean

Azken urteotan ikaragarrizko gorakada hartu du atzerritik datorren adingabeen zifra. Egoera honek irakasleak behartzen ditu eskolaren egunerokotasunean urte batzuk lehenago pentsaezinak izango liratekeen egoerei aurre egitera.  

Espainiak azken urteetan mende hasieratik, batez ere, igarritako hazkuntza ekonomikoa, kausa garrantzitsuena izan zen inmigrazioaren fenomenoa gure gizartean protagonismo handia har zezan. Testuinguru horretan, munduko hainbat eta hainbat jende gure lurraldera begiratu zuen eta hona etortzeko intentzioa hedatu eta garatu egin zen.

Errealitate berri honen aurrean, ikus dezakegu eskolako etorkinen zati handi bat (%40,7), ia erdia, Hego Amerikatik datozela; etorkinen ia herena (%28,8), Europako beste herrialdeetatik; eta etorkinen ia laurdena, (%20,6), Afrikatik; gainerako etorkinak Asia eta Ozeaniatik (%5,3), Ertamerikatik (%3,7) edo Ipar Amerikatik datoz (%0.9), baina ez dira hain ohikoak oraindik.


2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

Ikaskuntza Gurpilak

Gure IKT teoriako taldeak Ikaskuntza Gurpilen gaiaren ahozko aurkezpena egiteko prestatutako diapositibak ikusgai dituzue hementxe bertan. Egin klik hurrengo hiperestekan:

http://www.slideshare.net/Dokumentatzaile/gizarte-pantaila-anitza-osoa-1

LABURPENA

“LA SOCIEDAD MULTIPANTALLAS”  - Pantaila anitzeko gizartea
ALFABETIZAZIO MEDIATIKORAKO ERRONKAK:

Artikulu zientifikoa / ulertzeko ez oso erreza
Sarrera:
Telebista tradizionala gaur egungo testuinguru digitaleko baldintza eta eskakizun berrietara moldatzen ari da
Birmoldaketa hauek: produkzioan, antolamenduan eta jasotzean ematen dira.
Honen barruan, aldaketak programetan, generoetean, orokorrean edukietan.
Laburbilduz, azalpen honetan, gizarte pantaila-anitzak alfabetizazio mediatikorako dituen erronka berriak ikusiko ditugu.

Erronkak:
Sistema mediatikoko aldaketa nabarmenena telebista eta ikus entzunezko zerbitzu berriak garraiatzeko sistema da.
Adibidez, sare digitalak, Internet, sateliteak…
Guzti honek konektibitatea etengabe bultzatzen du
Pantailen nahikotasuna:
Munduko txoko gehienak lurralde garatuetakoak eta baita azpigaratuagoak, gizarte mediatiko eta pantaila-anitzekoak bihurtu dira:
            >Telebistako  pantailatik hasi + ordenagailuarena + tabletarena + bideojokoena…
Honen arrazoia:
            -gizakiak denbora asko eskeini  dio hedabideei
Honek zentzua eta adimena kaltetu egiten ditu, eta horregatik, alfabetizazio mediatiko egokia gauzatzeko  zenbaiten arteko elkarlana behar da

Ondorioa:
Aurretik esandako faktore guztien arteko konbinazioa ikusita, esan dezakegu hezkuntza eta telebista  bat doazela, beraz, telebistaren erabilerarako estilo berriak aurkitu beharko litezke.

Bilaketa bilketa eta indexasio sistema berriak
Sarbide irekia sistema berriarekin, beharrezkoa da eduki asko eta idexatutak izatea beren erabilpenarako. Hau bi arazo:
-Telebistan adibidez edukien pilaketa seriazioaren bitartez.
-Sistema honekin informazioa antolatzeko, interneten bilatzeko motore berriak, telebistako programazioaren gida interaktiboak... agertzen dira.

Etengabeko eguneraketa eta egokitzapena
Edukiak ebabiliak izateko beharrezkoa dira hurremgo ezugarriak betetzen dituzten programak: -Informazioa modu erraz eta erregullar batean eguneratzen dituzten programak
-Edukiak erabilgarriak izaten usteko denbora bat izango dute.
-edukien birziklapena aurreikusi.

 Interaktibitatea eta nabigatzeko sistema berriak.
Nabigazio sistema berrietan
-mota guztietako pertsonentzat prestatuta dagoen gero eta errezagoak dira sistemak.
-Metodo berrien sorrera personalizazioa eta edukien egokitzapenak egiteko.
-Taldeka edukiak sortzea ahalbidetzen dituzten modalitate berriak.
Hau telebista estilo berriak sortzeko ateak zabaltzen ditu.

Aditasunaren sakabanaketa eta sentzuaren eraikuntzarako sailtasunak
Gaur egun telebista ikusten duten pertsonek asko aldatzen dute kanalez hainbat faktorengatik.Hau ikusleen ezaugarrietan aldaketak sorrarazi ditu:
-informazioa orokorrean ulertzeko trebetasuna.
-informazio iturri desberdinei aldi berean adi egon.
-sailtasun handiagoa duten edukietatik interesa handitu.
Informazio guzti honekin gero eta zailagoa da sistema berri hauek erreztazunarekin erabiltzea eta gertatu ahal da pertzonen buruan asetasuna eta  nahasmenak sorraraztea.

Globalizazioa eta kokalekua
Komunikazio sare berriak ahalbidetu dute telebistaren edukiak estatuen mugak pasatzea.Honekin fenomeno berri bat eratzen da espainol asko estatuen mugak kontuan hartzen ez duten programak ikusten dituzte.

Jende espezifiko eta sektorialen larrialdia eta erabiltzeko testuinguru berriak
Telebistako kanal espezifikoeken aldi berean audientzia espezifikoak eratzen ari dira (medikuntza, arrantza, ehiza, gazteak...)hau orainik ez dago oso garatuta baina etorkizunean kontuan hartu beharreko kontzepta izango da.

Irakurketa hipermedia interaktiboa
Irakurketa berri hau hipermedia da gizabanakoa teknologia eta naturaren diskurtso oso desberdinak  ikusten dituelako aldi berean eta interaktiboa irakurketa honetan jadanik ez dago narratzailerik orain irakurlea hartzen du paper hori.

Telebista berria alfabetizazio berria
Telebista aldatzen ari da eta horeegatik alfabetizazio mediatikoa ere bide berriak zabaltzen ditu.
-Hedabideak bereganatu
-berritze etengabea
-sormenagatik apostu

Sustapen estrategia berriak
Egoera berri honetarako alfabetizazio mediatikoaren sustapenerako estrategia berriak sortu dira.estrategia berri hauetan ikuslea telebistan dagoen informazio guztia modu kritikoan aztertu eta aukeraketa egoki bat egin behar du.

Begirada berri bat
Alfabetizazio mediatiko hau umeak hezitzeko ere balio ahal du, izan ere ondo erabilita bere autonomia eta errespontzabilitatea hobetu ahal du.

IKT berrien ahalmen eta arriskuak

Gehiegikeria
Honek ondorio fisiko eduki ditzake: Obesitate eta ikusmen arazoak. Baita garapenerako jardueren murrizketa, jokoan, kirolean, gizarte harremanetan...

Haurrak gizartetik baztertzea
Haurrak bi eratan aldendu al dira gizartetik. Alde batetik gizarte harremanerako orduak gutxituz eta bestetik harreman horietarako zailtasunak garatzean.

Harreman desegokiak
Komunikaziorako teknologia berriei esker gizarte harremanak erraz sor daitezke eta hauen distantziak txikitzen dira, baina umeen heldutasun prozesuan eragin desegokia izan dezakete.

Eduki desegokia
Komunikazio teknologia berriek informazio asko eskaintzen dute baina informazio kantitate hau eragin txarrak izan ditzake; heldutasun prozesu desegokia eragin adinerako desegokiak diren edukiengatik; baita indarkeriarekiko gogortzea eta obsesionatzea.

Sozializazioan familiak duen garrantzia
Gurasoak haien umeen heziketa mutur batera edo bestera eroan ez dezaten jakin behar dute haien semeen heziketan beste eragile batzuk daudela eta zenbat eta kanpoko eragin handiagoa izan orduan eta esanahi handiagoa edukiko duela familiaren heziketa.

Sozializazioan IKT berrien garrantzia
Gurasoek bizitako gizartea eta semeen gizarteak oso ezberdinak dira.
Bi garaien arteko ezberdintasun nabarmenena ikus-entzunezkoen garrantzia da.
Familia gehienek ez dira arduratzen telebistaren eta teknologia berrien kontrolaz baina bai ikastetxe on baten bilaketaz.
Gerta daiteke horrela jokatzea ez garelako jabetzen horren garrantziaz, baina asko gertatzen da gaiari buruzko ezagupen eta baliabide faltak edukitzea.
Telebistaren eta beste pantaila batzuen agerpen eta loturak asko nahasten dituzte gurasoak.
Horregatik gurasoen eta umeen arteko haustura teknologikoa gerta ez dadin saiatu behar da.

Familiak egin dezakeguna
Ezagutu:
Telebistaren eskaintza
komeni da ezagutzea telebistak eskaintzen dituen programa motak eta hauen nondik norakoak.
Bideo jokoen edukiak
Bideojokoak edukien arabera hautatzeko PEGI kodea erabiltzea komeni da, hau sailkapen sistema bat da eta komeni den adina eta jokoak dauzkan bestelako edukiei buruzko informazioa eskaintzen du ikonoen bidez.
Internet
Honi buruz jakin behar da ze orrialdeetan ibiltzen diren umeak eta norekin hitz egiten dute interneten bidez.
Sakelakoak
Komeni da jakitea ere hauen zerbitzu eta arriskuak.

Babestu:
Arau batzuk daude:
-Pantailetan umeek pasatzen duten denbora neurtu.
-Ordutegiak mugatu.
-Ahal izanik ez jarri telebistarik ez ordenagailurik haien logeletan.
-Sakelakoa izateko adina zehaztu
-Zein telebista programa ikusi ditzaketen argi eduki.
-Erreparatu bideo jokoen sailkapenari.
-Iragazkiak jarri interneteri, honela bertako eduki txarrak dauzkaten orrialdeetan umeak sartzea galaraziko dugu.
-Ez utzi umeak interneten bakarrik ibiltzen, haiekin egon eta orrialde finko batzuk eman segurtasun gehiago eduki ahal izateko.

Hezi:
Umeek haien kontsumoa kontrolatzen ikasteko hainbat estrategia erabili behar dituzte gurasoek:
-Norberaren ereduaren bidez hezi.
-Erabilitako arauen zentzua azaldu umeei.
-Arauak umeen hazkuntzari egokitu.
-Umeekin batera ekintzak egitean haien ikuspuntuak ikusi, gureak adierazi, betiere errespetuarekin, eta pantailetan ager daitezkeen edukiak ulertzen lagundu.


PANTAILAK: GURE SEME-ALABEI INFORMAZIOA HELARAZTEKO BIDEAK

Eskema honetan esaten dena batik bat, pantailen bitartez, gure seme-alabei informazioa helarazteko bost bide daudela da. Denek dituzte alde onak eta alde txarrak; jarraian, alde positibo eta negatibo esanguratsuenak biltzen dira:

Telebistaren alde onak:
·         Eskuragarritasun maila.
·         Eskaintza handia
·         Beste toki bateko gertakariak zuzenean ikusteko aukera
·         Kanpoko mundura heltzeko aukera, beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutuz.
·         Hezteko balio dezake: edukiak barneratzeko, ezagutza handitzeko edo hizkuntzak ikasteko.
·         Jokaera onak eta positiboak ikustean, haurrek jarrera onak ikas ditzakete. Jokaera onekiko eragina.
·         Irudimena bultzatu, sortzailea izaten ikasi, partekatzen ikasi, kirol espiritua sustatu,…

Telebistaren alde txarrak:
·         Frustrazioa sor dezake, errealitatetik urrun dauden balioak eta ereduak eskaintzen direlako.
·         Kontsumismorantz bultzatzen du.
·         Osasunari dagokienez, pasibotasuna eta geldotasuna ekar dezake.
·         Gutxiago irakurtzen da eta hizkuntza pobretzen da.
·         Jendearekin harremanak eta kirol-ariketak edo jarduera fisikoak ez dira sustatzen.
·         Telebistarekiko mendekotasuna ekar dezake, bakardadearen eta baztertzearen arriskua agertuz.

IKTen alde onak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak,
bideo jokoen, Interneten eta sakelako telefonoaren pantailak)
·         Urrun dauden kideak gerturatzen dituzte.
·         Gauzak ikas daitezke, eta eskolan aplika daitezke.
IKTen alde txarrak
·         Garestiak
·         Mendekotasuna sor dezakete.
·         Gizarte arazoak eragin ditzakete, bakardadea, konpainia txarrak…

Bideo jokoen alde onak
·         Erabileraren kontrola badago, ez dira kaltegarriak.
·         Denbora-pasa dibertigarria da: gozamena dakar.
·         Merkatuan eskaintza aukera handia dago.
·         Ezagutzak eta trebetasunak garatu daitezke.
·         Hizkuntzak eta informatika programak ikasi daiteke.
·         Ongi aukeratuz, sormena, buru bizkortasuna, lehiakortasuna oinarrizko ezagupen zabalagoa, oroimena, estrategiak, arrazoimena …  eta abar bultza daitezke.

Bideo jokoen alde txarrak
·         Garestiak dira oraindik.
·         Urduritasuna eragin dezake, pantaila amaigabeak baitaude.
·         Pantailaren aurrean denbora gehiegi emanez gero, herabeak izan daitezke.
·         Gehiegi erabiltzeak jarrera nartzisistak bultzatzen ditu.
·         Gizarteratze prozesuan atzeratzea edo bakartzea eragin dezakete.
·         Ingurunerako arreta ez da estimulatzen.
·         Beste jardueretarako denbora kentzen die: lagunekin edo familiarekin egoteko, ikasteko…

Interneten alde onak
·         Erraza da.
·         Komunikazioa, bide guztien artean merkeena da.
·         Informaziorako aukera anitzak ditu.
·         Kultura garatzen lagundu dezake.
·         Planetako edozeinekin harremanak izan ditzakegu: iritziak, esperientziak, trukeak… Ondorioz, beste kulturak eta hizkuntzak ikastea, eta lankidetzan aritzea sustatzen da.

Interneten alde txarrak
·         Publizitate izurria (spamak).
·         Kontsumitzaileak egindako erosketak beti ez dira ziurrak.
·         Gaizkile sareak daude, kreditu txarteletara iruzur eginda heltzen direnak.
·         Ziber-sexua: ezezagunekin harremanak izatea errazten du, eta ondorioz, pederastia sareek arazoa ager daiteke.
·         Gehiegi erabiltzeak, bakartzea eragin dezake.
·         Interneterako mendekotasuna

Sakelako telefonoaren zenbait alde on
·         Urrunekoekin harremanak izan ditzakegu, eta arazoak konpondu: abisuak, alertak… Harremanak izanez gero, baztertzea edo inkomunikazioa ekiditen da.
·         Denbora aurrezten da.
·         Segurtasuna eta lasaitasuna ematen du.
·         Erabakitzeko gaitasuna ematen du.
·         Lanaren alorrean, bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremana hobetu da.

Sakelako telefonoaren zenbait alde txar
·         Diru gastua erraz handitzen ahal da.
·         Gizarte bazterketari aurre egiteko bidaltzen dira mezuak edo hitz egiten da.
·         Urduritasuna sortzen du ez badago eskura.
·         Haurtzaroan izatea oso kaltegarria izan daiteke.
·         Gero eta gehiago erabiltzen dira beste pertsona batzuk mehatxatzeko eta iraintzeko.
·         Nahi ez ditugun mezuak eta publizitatea jasotzea.