astekaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
astekaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko abenduaren 18a, osteguna (7. SAIO TEORIKOA)

Gaur, azkenean, Ikaskuntza Gurpilak deritzogun prozesuari bukaera eman diogu. Dokumentatzaile talde baten aurkezpena falta zen gaurkorako, nire taldea aztertu dutenena, hain zuzen ere. Haiek sortutako Sites-a erakutsi, izandako zailtasunak azaleratu eta bizitako esperientzia orokorra kontatu digute.

Ondoren, Power Point bat erakutsi digu irakasleak, musika lasaigarri batekin batera. Diapositibetan gaiarekin lotutako artikulu batzuk agertzen ziren.

Hori amaitzean, irakasleak modu dinamiko batekin lauhilabeteari amaiera emateko xedearekin interesgarriak diren bideo desberdinak erakutsi dizkigu, non aditu batzuk agertzen diren IKT-ei buruz diskurtsoak ematen. Besteen artean, Juana Sancho, Manuel Area eta Jordi Adell adituek eginiko bideoak ikusteko aukera izan dugu. Hona hemen bideo horietako bat, Juana Sanchoren Respuestas para pensar:




Bideo hauetan jorratutako gai batzuk diziplina eta IKT-ek Lehen Hezkuntzatik Unibertsitatera arte erabiltzeak duen garrantzia izan dira. Amaieran, irakasgaiaren balorazio orokorra egin dugu. Nire aburuz, esan behar dut labur-labur, interes handiarekin ibili naizela beti eta zenbait gauza berri ikasteko parada izan dudala.

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko abenduaren 11a, osteguna (6. SAIO TEORIKOA)

Modulu astea dela eta, bi aste jarraian generamatzan saio teorikorik gabe. 

Gaurko saioaren hasieran, aurkezpenekin hasi baino lehen, irakasleak Blogei amaiera nola eman beharko diegun azaldu digu: sorrera egunetik, hots, bi hilabete hauetan zehar, garatu dugun lanaren birpasa orokorra egin beharko dugu, saio teorikoetan egindakoa eta gertatutakoa plazaratuz.

Hori esanda, ondoren, berriz ere, aurkezpenak egon dira, baina kasu honetan dokumentatzaileen txanda izan da. Lau taldeetatik hiruk, azken bi hilabete hauetan zehar gainerakoengandik jasotakoa aurkeztu dute. Dokumentatzaileek beste talde guztion lanak batu eta konpartitu dituzte sites baten bitartez. Hau da, beste ikaskideek blogean egindako lana hartu, aztertu eta sites batean antolatu egin dute, horrela besteekin sortutakoa partekatuz.

Onartu beharra dago egin duten lana neketsua izan dela, ikasle askoren lanak landu eta hoietan sakondu behar izan baitute. Izan ere, eraikitako sites-ean hainbat arlo desberdin aurkeztu dituzte: taldearen aurkezpena, ikt baliabideak, dokumentatu behar dituzten taldeen lanak, erronkak, lanen hausnarketak,... Hori dela eta, sortutako sites-a informazioari dagokionez aberasgarria da oso. 

Aurkezpenei erreparatuz gero, azaldutakoa modu antolatu eta ulerterrazean aurkeztu dutela konturatu gaitezke. Guregan aditasuna piztu dute uneoro eta diskurtso erakargarri bat prestatu dutelakoan nago. 

Hurrengo astean azken saio teorikoa izango dugu. Bertan, autoebaluazioak, gure taldeko koebaluazioak eta beste taldeen aurkezpenen koebaluazioak entregatu beharko dizkiogu irakasleari. Gainera, falta den dokumentatzaile taldeak aurkezpena egingo du eta era honetan, amaiera emango diogu Ikaskuntza Gurpilak deritzon prozesuari.

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko azaroaren 27a (5. SAIO TEORIKOA)

Gaurkoan ikaskideen aurkezpenekin amaitu dugu, horretarako sei taldeen aurkezpenak ikusten egon gara. Gaur gehien erabilia izan den programa PowToon izan da, lau taldek baliatu baitira horretaz. Izan ere, oso programa dinamikoa da, eta hori dela eta talde askok hori erabiltzen dute haien lanak burutzeko.

Hala ere, dibertsitatea ere egon da bideo bat eta zuzeneko ahozkoa ere prestatu dutelako beste taldeek, Emaze-ren bidez esaterako. Talde honek amaieran galdera bat planteatu du, hurrengoa: zer den egokiena, IKT-ak erabiltzea edo ez erabiltzea? Nire aburuz, erantzuna argi eta garbi honakoa da: umeek IKT-ak erabiltzea beti izango da onuragarria betiere arduraz, kontrolez eta kritikotasunez erabiltzen bada; horregatik, umeei hezkuntzan arloan informazio eta komunikaziorako teknologia hauek irakastea ezinbestekoa ikusten dut, baina ondo irakatsiz, alegia.

Hiru aurkezpen egunetan interesante samarrak iruditu zaizkit erabilitako baliabide digital guztiak, eta are gehiago, niretzat berriak izan direnak pasaden astean zein honetan (PowToon, Emaze). Nahiz eta baliabide berriak sartzen joan pixkanaka-pixkanaka, betidaniko programak ere erabiliak izan dira, hala nola, Youtube-ko bideoak edo Power Point bidezko diapositibak. Oro har, kalitatezko lanak aurkeztu dira gaur.

Landutako gaien artean hauek aurkitu ditugu gaur:

  • Gaitasun digitala
  • Ikaskuntza estrategiak eta IKTak
  • Eskola 2.0
  • Tic Tac
  • Praktika onak
  • Horizonte txostena

Hurrengo astea Modulu astea da, eta ondorioz, seguruenik ez da IKT-ko saio teorikorik egongo. Hurrengo saioa bi aste barru izango da, beraz.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko azaroaren 20a (4. SAIO TEORIKOA)

Gaurko saioan Ikaskuntza Gurpilen aurkezpenekin aritu gara bigarrenez. Kasu honetan zazpi taldek egin dugu aurkezpena, eta gure taldea, lehenbizikoa. Gure gaia Sociedad Multipantallas izenekoa izan da, bi testu eta eskema bat zituena. Aurreko egunetan taldekideok lana banatzen eta prestatzen egon gara, eta niri eskema laburtzea eta ondoren aurkeztea egokitu zitzaidan. Laburpen guztiak batu genituen gero, eta azkenik, Power Point-aren bidez, diapositiba batzuk prestatu.

Esan bezala, gure arloa Sociedad Multipantallas zen, baina beste batzuk ere jorratu dira gure ostean:
  • Web 2.0. Zer da hori?
  • Capitulo 2 Planeta Web 2.0
  • Cabero CV+PLE
  •  Gaitasun mapa
  • Gaitasun digitala

Gainera, gaurko aurkezpenetan askotariko era berriztagarriak erabili dira, pertsonalki ezagutzen ez nituen batzuk ere, adibidez ez nuen PowToon-aren berri. Beste batzuk, ordea ezagutzen nituen jada (Power Point, Prezi...). Dibertsitate guzti hau ona da klasearen garapenerako baina hala eta guztiz ere, jendea nahiko aspertuta ikus dezakegu mota honetako saioetan, sarritan hitz asko errepikatzen direlako eta aurkezpenak monotonoak egiten direlako.

Hala ere, lehenengo eguneko aurkezpenetan ez bezala, bigarren egun honetan sartutako berrikuntzekin geratzen naiz batik bat. Azkenik, esan dezadan nahiko liluratuta geratu naizela PowToon programarekin, eta etorkizunean erabiliko dudala ziur nago, oso alde positiboak ikusten dizkiodalako. Hurrengo urteetan hezkuntza esparruetan indar handia har dezakeen baliabidea dela uste dut, oso maneiagarria eta erabiltzeko eta ulertzeko erraza delako.

2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko azaroaren 13a (3. SAIO TEORIKOA)

Modulu astea dela eta, hamalau egun daramatzagu IKT-ko saio teorikoak jaso gabe. Gaur, azkenik, erritmoarekin jarraitu dugu. Izan ere, ikasleen aurkezpenak hasi dira, Ikaskuntza Gurpilenak, hain zuzen ere. Bost taldek egin dute aurkezpena gaur, eta bitartean dokumentatzaile taldea argazkiak ateratzen, behatzen eta arreta jartzen. Jorratu diren gaiak hurrengo hauek izan dira:
   
  • Area informazioaren Gizartea
  • Solidotik likidora
  • Ezagutzaren Gizartea
  • Ezagutzaren Gizartea
  • 2008 Flecha Sociedad de la información y aprendizaje dialógico

Nire ustez, era honetako hitzaldiak aspergarriak egiten dira askotan, eta zaila izan ohi da diskurtsoaren haria jarraitzea. Errespetuagatik, adi egoten saiatu behar gara beti. Hala ere, saiaketa hori egin dut nik, baina batzuetan saihestezina suertatu zait aspergarritasunean erortzea.

Gaurkoz bukatzeko, esan beharra dago hurrengo asteko saio teorikoan guri tokatzen zaigula aurkezpena aurkeztea, eta lehenengoak gara, gainera. 

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko urriaren 30a (2. SAIO TEORIKOA)

Bi asteko geldialdia egon da IKTko saio teorikoei dagokienez, pasaden astean, ikasleen greba egiteko deialdia onartu zelako. Greba egunak urriak 22 (asteazkena) eta urriak 23 (osteguna) izan dira, beraz, esan bezala, osteguneko saio teorikorik ez genuen izan aurreko astean.

Egun honetako saioan, irakasleak bere azalpenekin jarraitu du, baina lehenago, klase hasieran, bideo labur bat ikusi dugu "Visiones disruptivas de la educación", Madrilgo unibertsitateko irakaslea den Maria Acasorena. Bideo hau oso interesgarria delakoan nago. Hona hemen bost puntu esanguratsuenak:
  • Boterea
  • Denbora
  • Ezagutza
  • Espazioa
  • Espazioa

Bat nator emakume honekin, modu orokor batean, eskola berritu behar dela esaten baitu, eta hau lortzeko eskolaren ezaugarri asko aldatu behar ditugu, bizi garen garaiara egokitutako hezkuntza lortzeko; esate baterako, emakume honek esan duen bezala: IKTetaz baliatzea, demokratikoak izatea irakasle moduan, erreflesiboak izatea, gela moldatu eta pertsonalizatu...

Gaur ere, irakasleak erlaxatzeko ariketa bat proposatu digu, gure energia ondo erabiltzeko eta aprobetxatzeko. Bitartean, irakurketa bat irakurri du, gu horren inguruan hausnartzeko asmoarekin. Esan dezaket momentu lasaia izan dela eta nahiko ondo sentitu naizela.

Geroago, Ikaskuntza Gurpilen berri eman digu irakasleak, hau da, taldeka egin beharreko lana. 4 ikasleko talde txikietan banatu gara eta suertatu zaigun gaiari buruz eztabaidatu dugu, baita gure rolak ezarri ere. Egela-n jarritako emangarrien azalpena eman du irakasleak. Gure taldeari tokatu zaigun gaia Ikaskuntza Gurpilen 2.1. atala izan da, hots, Sociedad Multipantallas deritzona. Ondoren, Egela-n aurki daitekeen kronogramaz baliatuz, laurok ohartu gara (hasieran zertxobait galdurik baigeunden) atal horrek hiru azpiatal dituela eta horren inguruan ikaskide guztien aurrean ahozko aurkezpen bat egin behar izango dugula, azaroaren 20an.
Lantxo hau burutzeko egokitu zaidan taldetxoa klaseko zerrenda kontuan hartuz, hurrengo ikasle hauek osatzen dute, nitaz gain:

  • Ane Goienetxe
  • Ander Gastesi
  • Xabier Ibarrondo


Amaieran, eskaera batzuk egin dizkigu baita jakinarazpen bat ere, hurrengo asteko klasean egitekoak, hain zuzen ere. Honakoak izan dira bere aginduak eta jakinarazpenak:

  • "Mesedez datorren asteko klase teorikorako ekar ezazue irakurrita edota begiratuta egokitu zaizuen materialak Ikaskuntza Gurpilak martxan jartzeko.
  • "Klasea talde txikietan eztabaidatzera eta ondorioak jasotzera zuzenduko dugu."

Hurrengo astea Modulu astea da, eta ondorioz, seguruenik ez da IKT-ko saio teorikorik egongo. Hurrengo saioa bi aste barru izango da, beraz.

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko urriaren 16a (1. SAIO TEORIKOA)

Saio hau, irakasgaiaren lehenengo eguna izanda, aurkezpen moduko bat izan da irakaslearen aldetik, hots, Alaitz Treserrasen eskutik.

Ondoren, erlaxatzeko ariketa bat proposatu digu, begiak itxiz eta gorputza tente mantenduz aulkiaren gainean, eta IKTak gure bizitzetan edota hezkuntzan nola aplika ditzakegun pentsatzea eskatu digu, berehala etortzen zitzaizkigun ideiak koaderno batean apuntatzeko.

Horren ostean, irakasgaiaren funtzionamendua azaldu digu, zer egin behar den, gainditzeko baldintzak, ebaluzio irizpideak, lauhilabete honetarako prestatutako eta entregatu beharreko lanak... eta horrelako oinarrizko kontzeptu batzuk. Izan ere, egun honetan konturatu naiz Blogger-en bidez Blog bat sortu beharko dugula, bertan, informazioa txertatzeko, lanak erakusteko eta honako astekari hau osatzeko, nolabaiteko hausnarketa batekin erantsita. Guzti horretarako, Power Point-en bidez egindako diapositiba batzuez baliatu egin da, jadanik Egela plataforma akademikoan zintzilikatuta dagoena.


Esatekoa da irakasgai honek hezkuntzan zehar duen garrantzia nahiko zabala dela. Hala ere, gaurko saioaren aurretik ez nuen hori pentsatzen, nire aburuz, IKT-ek gure bizitzan izan dezaketen inportantziaz kontziente ez nintzelako, hain zuzen.