2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko azaroaren 20a (4. SAIO TEORIKOA)

Gaurko saioan Ikaskuntza Gurpilen aurkezpenekin aritu gara bigarrenez. Kasu honetan zazpi taldek egin dugu aurkezpena, eta gure taldea, lehenbizikoa. Gure gaia Sociedad Multipantallas izenekoa izan da, bi testu eta eskema bat zituena. Aurreko egunetan taldekideok lana banatzen eta prestatzen egon gara, eta niri eskema laburtzea eta ondoren aurkeztea egokitu zitzaidan. Laburpen guztiak batu genituen gero, eta azkenik, Power Point-aren bidez, diapositiba batzuk prestatu.

Esan bezala, gure arloa Sociedad Multipantallas zen, baina beste batzuk ere jorratu dira gure ostean:
  • Web 2.0. Zer da hori?
  • Capitulo 2 Planeta Web 2.0
  • Cabero CV+PLE
  •  Gaitasun mapa
  • Gaitasun digitala

Gainera, gaurko aurkezpenetan askotariko era berriztagarriak erabili dira, pertsonalki ezagutzen ez nituen batzuk ere, adibidez ez nuen PowToon-aren berri. Beste batzuk, ordea ezagutzen nituen jada (Power Point, Prezi...). Dibertsitate guzti hau ona da klasearen garapenerako baina hala eta guztiz ere, jendea nahiko aspertuta ikus dezakegu mota honetako saioetan, sarritan hitz asko errepikatzen direlako eta aurkezpenak monotonoak egiten direlako.

Hala ere, lehenengo eguneko aurkezpenetan ez bezala, bigarren egun honetan sartutako berrikuntzekin geratzen naiz batik bat. Azkenik, esan dezadan nahiko liluratuta geratu naizela PowToon programarekin, eta etorkizunean erabiliko dudala ziur nago, oso alde positiboak ikusten dizkiodalako. Hurrengo urteetan hezkuntza esparruetan indar handia har dezakeen baliabidea dela uste dut, oso maneiagarria eta erabiltzeko eta ulertzeko erraza delako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina