Saio hau, irakasgaiaren lehenengo eguna izanda, aurkezpen moduko bat izan da irakaslearen aldetik, hots, Alaitz Treserrasen eskutik.
Ondoren, erlaxatzeko ariketa bat proposatu digu, begiak itxiz eta gorputza tente mantenduz aulkiaren gainean, eta IKTak gure bizitzetan edota hezkuntzan nola aplika ditzakegun pentsatzea eskatu digu, berehala etortzen zitzaizkigun ideiak koaderno batean apuntatzeko.
Horren ostean, irakasgaiaren funtzionamendua azaldu digu, zer egin behar den, gainditzeko baldintzak, ebaluzio irizpideak, lauhilabete honetarako prestatutako eta entregatu beharreko lanak... eta horrelako oinarrizko kontzeptu batzuk. Izan ere, egun honetan konturatu naiz Blogger-en bidez Blog bat sortu beharko dugula, bertan, informazioa txertatzeko, lanak erakusteko eta honako astekari hau osatzeko, nolabaiteko hausnarketa batekin erantsita. Guzti horretarako, Power Point-en bidez egindako diapositiba batzuez baliatu egin da, jadanik Egela plataforma akademikoan zintzilikatuta dagoena.
Esatekoa da irakasgai honek hezkuntzan zehar duen garrantzia nahiko zabala dela. Hala ere, gaurko saioaren aurretik ez nuen hori pentsatzen, nire aburuz, IKT-ek gure bizitzan izan dezaketen inportantziaz kontziente ez nintzelako, hain zuzen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina