Zerrendaren arabera taldeak eratu
ostean, niri egokitu zaizkidan gelakideak lan hau, ahozko aurkezpen batean
oinarrituta zegoena, aurrera eramateko, Ane Goienetxe, Ander Gastesi eta Xabier
Ibarrondo izan dira. Haiei buruz esan dezakedana, orokorrean ona da. Ez da
lehen aldia izan haiekin lanean ibili naizela, iazko proiektu batzuetan haiekin
egonda bainaiz. Helarazi dizkidaten inpresioak positiboak dira; izan ere, nahiz
eta batzuetan iniziatiba edota inplikazio pixka bat falta izan zaien, jende
langilea da eta gustura ibili naiz oso haiekin lan egiten, dinamika lasai baina
langile batean.
Bestalde,
lan talde bat egiterakoan, badaude kontuan hartzen ditudan irizpide batzuk,
beste batzuk baino gehiago baloratzen ditudanak. Hori dela eta, kalifikazio bat
egitearren, honako irizpide hauetan oinarrituko nintzateke:
- Interesa erakusten du egin beharrekoetan.
- Esfortzatu egiten da zereginak ondo egiteko asmoarekin, hau da, ez da lan lasterra, lan alferra deritzon esaeraren adibide.
- Ideiak proposatzen ditu.
- Lanak garaiz eta ondo entregatzera bultzatzen gaitu.
Hariarekin jarraituz, gure aurkezpen eguna heldu zenean (azaroaren 20a), nire hiru taldekideak ondo ikusi nituen haien azalpenetan, argitasunez eta lasaitasunez baitzebilen. Beraz, nirie iritziz, presentazio nahiko borobila burutu genuen, betiko detaileak salbu.
Beraz, aurreko puntuak kontuan hartuta, nire taldeari nota bat jarri beharko
banio, 9 bat jarriko nioke, egia da ere, beste talde batzuekin gusturago
sentitu naizelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina