2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Aurkezpenen koebaluazioak


   1. taldea: Mireia Cobo, Garazi Cortes, Maria de Jesus eta Leire de Prado
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, teknografiak, area informazioaren gizarteari buruz. Lehenengo aurkezpena izanik, urduri samar ikusi nituen. Hala ere, esan beharra dago, partaideetako bat ezin izan zela aurkezpen egunean etorri eta horrek are gehiago urduritu ditu gainontzeko taldekideak. Aurkezpen oso egokia egin zutela esan dezaket, objektiboki jokatuz: euskara maila oso egokia izan zen aurkezpen osoan zehar, eta aurkezpena eramangarria izatea lortu zuten ere. Bestalde, ahozko azalpena ulergarria izan zen eta naturaltasuna nagusitu egin zen, izan ere, informazioa eta materia oso ondo menperatzen zutela demostratu zuten, eta ikusi zen aurkezpena ez zela buruz ikasitako informazioa bat-batekoan esatea besterik. Aurkezpena egiteko erabilitako euskarri digitala Power Point-a izan zen. Hala ere, aurkezpeneko informazioa zehatza eta erabilgarria izan zen. Aurkezpena egiteko 5 minutuko epea gutxigatik gainditu zuten. Nota: 7

   2. taldea: Miren Eeles, Ester Diego, Maider Diez eta Gontzal Diez
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, teknografiak, ezagutzaren gizartea. Bigarren talde hau nahiko originala izan zen bere aurkezpenarekin. Lehen aldiz, ikusi ahal izan genuen euskarri digital ezberdina, Power Point-a ez zena: Prezi programa. Eta egia esan, era labur, argi, zehatz eta entretenigarri batean burutu zuten aurkezpena. Hasteko, ahozkotasunari dagokionez, taldekide gehienek argi, ozen eta ulergarri azaldu zuten aurkeztu beharrekoa, nahiz eta beste batzuk, lotsa dela medio, indar gutxiagorekin bete zuten. Azalpenari dagokionez,  egokia izan zen, baina formalegia agian. Hala ere, naturaltasunez jardun ziren aurkezpen osoan zehar eta transmititu duten informazioa interesgarria, ordenatua eta zehatza izan zen. Bete duten denbora oso egokia izan zen, inor aspertzera eraman ez zuena. Labur, zehatz eta interesgarri. Nota: 8.

   3. taldea: Asier Egiguren, Joane Elorriaga eta Lara Estrella
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, berrikuntzak eta IKT-ak, ezagutzaren gizartea. Hirukote batek osatzen zuen hirugarren talde hau. Nahiko lasai sumatu nituen hirurak aurkezpena egitera irten ziren momentuan, eta gero ere, horretan zebiltzala, ez nuen urduritasun punturik igarri. Aipatzekoa da, aurkezten ari ziren heinean, taldekideak alboko mahaietan eseriz joan zirela eta hori markatuta geratu zitzaidan, aspektu negatibo moduan. Alderdi ezberdinei erreparatuz, orokorrean nahiko aurkezpen dezentea bete zuten. Ahozkotasunari dagokionez, tonalitatea eta argitasuna ona izan zen nahiz eta lotsa apur bat igarri egin zen zenbait partaideetan. Aurkezpenean emandako azalpena egokia izan zen, baina bati, bereziki, nabaritu egin zitzaion naturaltasun gehiagorekin egin zuela, beste biekin alderatuz, agian askatasun handiagoarekin hitz egiten zuelako euskaraz. Betetako lana sinplea, baina, zehatza eta ordenatua izan zen. Transmititutako informazioa, esan bezala, zehatza izan zen, landu beharreko testuak eta bideoak ulertu zituztela agerian utziz.  Aurkezpena egiteko erabilitako denbora egokia izan zen, ez gutxi ezta gehiegi ere, eta hori da ikusleak adi egotera eramaten dituena. Nota: 7

   4. taldea: Aitor Etxeandia, Mikene Ferreiro, Ekaitz Garcia eta Maitane Garcia
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera, solidotik likidora. Laukote honek eguneko laugarren aurkezpena egin zuen. Nire aburuz, nahiko ziur eta lasai zeuden, aurkeztera zihoazen lana konfiantza osoz harturik. Ahozkotasuna egokia izan zen, nahiz eta momenturen batean erritmoa bizkortuz joan zen eta horrek eragotzi egin zuen azalpenaren ulermena. Hala ere, euskararen erabilera egokiari esker, ulergarria izan da. Azalpena egitean datu zehatz, argi eta  baliagarriak erabili zituzten eta honek objetibotasuna eman zion aurkezpenari. Informazioa azaltzerako orduan, taldekideetako gehienek naturaltasunez jokatu zuten, nahiz eta beste batzuek laguntza behar izan zuten, bai orri edota euskarri digitalari begirada bat emanez.  Azkenik, iraupenari dagokionez, asko luzatu egin ziren. Hala ere, orokorrean, lana modu onean burutu zuten. Nota: 8

   5. taldea: Nerea Garcia, Aingeru Garcia, Unai Garcia Jon Garcia eta Daniel Linero
Gaia: Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera berrikuntza eta IKT-ak, informazioaren gizartea eta ikasketa dialogikoa. Azken talde honen aurkezpenean bost pertsonek hartu zuten parte eta ez lauk, gainontzeko taldeak bezala. Honek eragina izan zuen aurkezpenaren iraupenean, izan ere, denek hitz egin zuten heinean, nahitaez luzatu egin zen.  Hasiera batean urduri sentitu nituen taldeko partaideak, baina aurkezpena aurrera joan ahala lasaituz joan ziren. Hala eta guztiz ere, aurkezpenerako erabili zuten euskarri digitalak huts egin die bizpahiru aldiz eta honek momentu zehatzetan urduritu egin du taldea. Ahozkotasunari begira, erdizka bete zuten helburua, hau da, argi eta garbi eta datu zehatzak transmititzea. Bestalde, azalpenari dagokionez, nahiko argia eta zehatza izan zen eta baita ulergarria ere. Hala ere, orokorrean naturaltasunez mintzatu ziren, gaia menperatuz. Betetako lana oso egokia izan zen, izan ere, informazioa ordenatuta ageri izan zen aurkezpen osoan zehar eta erabilitako Power Point-aren huts egite gutxi batzuetaz gain, aurkezpenean landutako informazioa zuzena izan zen zegokien gaiarekin loturik. Nota: 6,5.

   6. taldea: Ane Goienetxe, Ander Gastesi, Xabier Ibarrondo eta Josu Hernaez
Gure taldea.

   7. taldea: Asier Ibarzabal, Laura Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta
Talde honek WEB 2.0 gaia landu zuen. Aurkezpena egiteko Power Point erabili zuten, hainbat diapositibetan irudi eta laburpen txikien laguntzaz ikusleei gaia era interesgarri baten aurkezteko asmoz. WEB 2.0 ikasgelan nola txertatu azaldu zuten eta baita dakartzan gauza on eta txarrak ere. Irakasleok izango garenoi informazio baliagarria aurkeztu ziguten eta arreta piztea lortu zuten. Nota: 7

   8. taldea: Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Ion Larreategi, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez
Talde honi egokitu zitzaion gaia, Web 2.0 gaia izan zen. Talde honek aurkezpena bideo baten bidez egitea erabaki zuen, bideo horretan, azalpena emateko, irudien laguntzarekin batera, beraien ahotsak sartu zituztelarik. Nahiko eramangarria suertatu zitzaidan. Nota: 7

   9. taldea: Aitziber Luperena, Hilargi Macho, Izaro Maguregi eta Marina Mardones
Gaia: WEB 2.0, Cabero CV+PLE. Aurkezpen hau egiteko bideo bat erabili zuten, eskolan dauden umeei buruzko irudiekin eta abarrekin batera haiek ahotsak sartu zituztelarik. PowToon programa erabili zuten eta nahiko ondo moldatu ziren haien lanetan. Nota: 7.

   10. taldea: Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo
Gaia: Gaitasun mapa, konpetentzia digitala. Hasiera batean, nahiko urduri hasi ziren, baina diapositibak aurrera zihoazen heinean, urduritasunak alde batera utzi zituzten eta eroso sentitu ziren jende aurrean hitz egiterakoan. Jendea gustura entzuten egon zen, isilean eta nahiko adi, eta horrek erosoago eta lasaitasunez aurkezpenak egitea zekarren. Oso aurkezpen entretenigarria eta gai oso interesantea dela uste dut.  Azkenean proposatu zituzten galderak, honen inguruan pentsatzeko ekarri zuten, baina ez bakarrik guk horren inguruan pentsatzeko, baizik eta klasean geunden guztiak pentsatzeko. Nota: 7,5.

   11. taldea: Itziar Ortega, Eloie Palazuelos, Josu Perez eta Ekai Prieto
Talde honek gaitasun digitalari buruz hitz egin zuen. Talde honek aurkezpena Prezi baten bidez ematea hautatu du. Azken taldea zenez, gainerako ikasleak nahiko nekaturik zeuden eta hauen atentzio falta nabaritu egin da. Irakasleak atentzioa deitu behar izan zuen jendea isildu zedin eta hau nahiko penagarria iruditu zitzaidala oroitzen dut. Horregatik uste dut talde honek desabantaila handia izan zuela aurkeztea tokatu zitzaien momentuagatik, baina hala ere, (urduritasun batzuk kontutan hartu gabe) ondo egin zuten beraien lana. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, aurkezpenaren bukaeran gaiaren inguruko konponbideak aipatu zituztelako. Nota: 7.

   12. taldea: Aiala Salceda, Haizea Ruiz de Loizaga, Ziortza Sagasti eta Olaia Sanchez
Talde honen gaia konpetentzia digitala izan zen ere, eta aurreko taldeak erabili zuen programa berdina erabili zuten, Powtoon. Hala ere, hau aurrekoa baino sinpleagoa izan zen, ez hain erakargarria. Aurkezpen honetan agertu ziren marrazkiak ez ziren hain aberatsak izan., eta uste dut programa honek eskaintzen dituen baliabide eta erraztasunak hobeto kudeatu ahal izan zituztela. Aurreko taldearekin bezala, ahotsa edo azalpena faltan bota nuen. Oso ondo moldatu ziren programa berri hau erabiltzerakoan. Hori dela eta, Alaitz harritu egin zen zer nolako erraztasuna zuten ikustean programa berri hau erabiltzerakoan, eta zelan erabili zuten hainbeste taldek. Nota: 6.

   13. taldea: Natalia Monroy, Ane Monzon, Gonzalo Morales eta Nerea Oliver
Gaia: konpetentzia digitala. Ikaskide hauek erabaki zuten aurkezpen bat egin beharrean, hau da, jende aurrean hitz egin beharrean, bideo baten bidez aurkezpena egitea. Ahotsa alde batetik egon zen, eta Prezi baten laguntzarekin testua eta honen inguruko azalpenak ikusi genituen. Baliabide hau erabiliena izan zen oro har. Ez ziren urduri egon, ez zutelako zuzenean hitz egin. Nota: 7.

   14. taldea: Eider Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez
Gaia: konpetentzia digitala. Horretarako, aurkezpena Powtoon programaren bidez egin zuten. Hasiera batean, zerbait berria zenez, klase guztiaren atentzioa bereganatzen zuen eta beraien mezua denongana heldu zen. Hala ere, oraindik ez dut begi onez ikusten batzuk zuzenean hitz egin behar izatea eta beste batzuk, ordea, programa desberdinak erabiliz, haien ahotsak txertatzearekin nahikoa izatea, nire ustez ez delako justua. Hala ere, haiek onartu zute gaia nahiko errepikakorra zela, baina adi mantendu ginen gehienok. Nota: 7.

   15. taldea: Amaia Santamaria, Gorka Santamaria, Andrea Seco eta Naia Zubiarrain
Gaia: Eskola 2.0, praktika onak. Bideo bat egitea erabaki zuten, azalpen guztiak argien adierazteko. Movie Maker programa erabili zuten bideoa egiteko eta esan beharra dut oso polita eta argi gelditu zitzaiela. Azalpenak ahoz egin beharrean eta nerbioak ez izateko, audio baten bitartez esan zituzten. Azalpenei dagokionez, gaia oso ondo azalduta egon zen eta bideoan agertu ziren kontzeptuak, ondo ulertu ziren. Hala ere beti daude gauzak hobetzeko. Alde batetik, ahots kontrasteak erabiltzeak, gainerako ikasleen atentzioa deitu zuen, baina gero bideoa aurrera joan ahala, atentzioa galtzen joan ginen. Deskonexio tarteak egon ziren informazio trukatze horretan erlaziorik ez zelako egon aurkezpena egiten zutenen eta gainerakoen artean. Hala ere, gainerako aurkezpenekin konparatuz zer egin zuten, zein euskarritik hartu zuten azaldu zuen talde bakarra izan zen, eta hori ona da. Nota: 7,5.

   16. taldea: Eider Martinez, Junkal Susperregi, Iñaki Tavera eta Tatiana Terrón
Gaia: Eskola 2.0, praktika onak. Aurkezpena PowToon bitartez egin zuten, egokitasunez. Bideoa efektu eta irudi bereziekin animatu zuten, eta baita musikarekin. Ideiak argiak eta zehatzak izan ziren, ulergarriak. Nahiko erakargarria egitea lortu zuten, agian zertxobait monotonoa amaieran. Nota: 8.

   17. taldea: Unai Valtierra, Germán Vázquez, Nerea Velasco eta Cristina Yélamos
Gaia: TIC-TAC praktika onak, horizonte zelaiak. Aurkezpena Emaze programarekin egin zuten. Lehenak izan ziren hori erabiltzen, eta horren funtzionamendua ere azaldu ziguten. Amaieran eztabaida interesgarri piztu zuten. Gaia oso ondo azaldu zuten. Eskolan erabiltzen diren IKTei buruz aurkezpen bat egin zuten eta  bertan hezkuntza tradizionala eta eskola 2.0ren arteko konparaketa egin zuten. Waldorf sistemaren metodologiari buruz hitz egin zuten deigarria egin zitzaielako IKTak adin txikitan sartzearen kontra daudelako. Azkenak zirenez aditasun maila eskasa izan zen entzuleon aldetik, eta hori desabantaila bat da haientzat. Nota: 7.
   18. taldea: Leire Zabala, Amets Zarraga, Xabier Zarraga eta Iraitz Zarraga
Gaia: TIC-TAC praktika onak. Hauek ere, askok bezala, PowToon erabili zuten aurkezpena egiteko. Izugarrizko lana ikusten da bideo honetan, beraz, lan handia egin dutela uste dut. Entzuleok asko ikasteko modukoa izan da, hain zuzen. Bideoan oso ondo azaldu dute euren gaia eta bideoko ahozkera ere ona izan da, nahiz eta bideo batean ahotsak grabatzea errazagoa den zuzenean hitz egitea baino. Nota: 8.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina