2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Irakasgaiaren inguruko hausnarketa globala

Blogari amaiera emateko asmoz, egin dezadan amaierako hausnarketa bat. 

Hasieran, irakasgai honen inguruan nuen ustea kontzeptu teknikoagoak landuko genituela izan zen, informatikako saio hutsak balira bezala. Baina ez da horrela gertatu, egia esan, IKTen inguruan ezer gutxi nekien eta. Gai hau interesgarria suertatu zait umeekin etorkizunean burutzeko eta aldi berean hauen erabilpenaren garrantzia beregana dezaten. Nire aurreiritziak ez dira bete, beraz, saioak hausnarketarako bidea eman dutelako bide batez.

Lehenbiziko egunean, irakasleak erlaxatzeko ariketa hura proposatu zigunean, oso harrituta sentitu nintzen, baina ondoren, konturatu nintzen era horietako jarduera lasaigarriak klasearen garapenerako onuragarriak zirela. Oroitzapen ona daukat ere, irakasleak proposatu zigun ekintza horretan, begiak itxi eta burutik pasatzen zitzaigun edozer, paper batean apuntatzeko eskatu zigula. Ni, pertsonalki, ez nuen inoiz bizi izan horrelako esperientziarik, baina oso positiboa iruditu zitzaidan.

Ikaskuntza Gurpilen prozesua hastean, gure taldeari Sociedad Multipantallas gaiari buruz hitz egitea suertatu zitzaigun, Web 2.0 gai zabalagoaren baitan zegoena. Honi buruz daukan inpresioa ez da hain positiboa, izan ere, gaia lantzeko irakurri behar genituen hiru testuak nahiko astunak izan ziren. Hala eta guztiz ere, kontziente naiz gauzak ikasi nituela, ez bainekien pantailek hainbeste helarazi ahal zigutenik irakaskuntza arloan, behintzat.

Asteetan zehar, bestalde, asko ikasi dut, bai IKT-en esparruan eta baita beste arlo batzuetan ere. Konfiantza irabazi dudalakoan nago, irakasle modura jarduteko, eta horren kausa nagusia IKT-ak hobeto erabiltzen ikasi dudala. Beraz, zerikusia dago bi hauen artean, batek bestea eragin du, eta alderantziz.

Azkenik, blog honi buruz hitz egiteko unea heldu zait. Hasieran, inork baino zailtasun gehiago izan nituela uste dut, aditua ez bainaiz honetan, ezta pentsatu ere, are gehiago, nire ahultasunetako bat da teknologien erabilera. Halaber, zailtasunei aurre egin nien momentu hartan, eta handik aurrera, gero eta lasaiago eta finkatuago sentitu dut nire burua Blog honi dagokionez. Ondorioz, nire aburuz, lan txukuna eraiki dut, non jendea zertxobait ikasi egin duela espero dut. Horregatik, espero dut hemen bildutako zerbait, gutxi bada ere, baliagarria izatea etorkizunean, gure ikasgeletan jorratu ahal izateko.

Besterik gabe, eskerrak eta amaierako agurra emateko ordua iritsi da, 



AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina