Azken hilabete hauetan murgildu garen ikaskuntza prozesu honetan zehar, nire aburuz, gauza ugari ikasteko parada izan dut, batez ere, IKT-en ingurukoak, noski. Izan ere, IKT-ak lantzeak ez du esan nahi beste gauza batzuetaz ezin dezakedala ezer ez ikasi, konparazione, ahozko aurkezpenetarako gaituago ikusi naizelako eta psikologikoki nortasun eta konfiantza handiago lortu dudalako. IKT- etara bueltatuz, ez nuen espero hainbeste berrikuntzekin topo egitea, ezta programa eta baliabide hain erabilgarriekin praktikatzea. Oro har, irakasgai honetan jasotako inpresioari dagokionez esan dezakedana nahiko positiboa da.
Hala eta guztiz ere, esan beharra daukat arlo honetan ez naizela oso iaioa, eta ondorioz, askotan zailtasunak izan ditut erritmoa jarraitzeko edota eskatzen zitzaidana burutzeko. Esate baterako, praktikako saioetan batik bat, galdurik sentitu nuen neure burua lehenbiziko egunetan, Blog- aren sorrera zela eta.
Halaber, bereganatutako guztiari dagokionez, baliabide digital asko ezagutu egin ditut, hala nola, Blogger, PowToon, Emaze, Popplet Horietako batzuk, PowToon bezala, jada erabiltzeko aukera izan dut, eta gainerako guztiekin gauza berbera gertatuko denaren itxaropena daukat, bai esparru akademikoan bada edo honetatik kanpo bada ere.
Ikaskuntza Gurpilen prozesuari dagokionez, Sociedad multipantallas deritzon gaia egokitu zitzaigun, Web 2.0 gai orokorragoaren baitan, hain zuzen ere. Esan beharra daukat horren inguruan asko ikasi dudala, edo behintzat kontzientzia handiago bat hartu dut.
Beste alde batetik, aurkezpen eguna ailegatu zenean, informazioa nahiko ondo azaldu nuelakoan nago, hau da, nire diskurtsoa argia izan zela entzuleek uler zezaten. Egia da pertsona urduri bat naizela eta detaile asko hobetu ditzakedala, bizitzaren esparru guztietan bezala, baina nire inpresioa erabat positiboa izan zen momentu hartan. Ondorioz, oso pozik nago egun horretan egindakoarekin.
Talde lanean aritu garenean, gaia prestatzen, nire jarrera aktiboa eta alaia izan da. Beharbada, une batzuetan iniziatiba falta ikusi dut, eta nik eman behar izan dut hurrengo pausoa (testuen banaketa, diapositiben prestaketa, geratzeko orduen finkatzea...)

Horrenbestez, IKT-ko ikasgaian izandako prozesua hezigarria eta aberasgarria izan denez, eta hori horrela izateko saiakerak egin ditudanez, nota ona jartzen diot neure buruari, hots, 9 bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina