Sintesia:
Bizi
garen gizarte materialista honetan, materiala pentsamenduaren gainetik
jartzen da. Gainera, informaziorako eta ezagutzarako bide ugari ditugu
gaur egun, baita komunikaziorako ere, nahiz eta horrek ez duen esan nahi
hobeto komunikatzen garenik. Gure ingurua tresna eta irudiz beteta
dago, eta honen ondorioz, haurren testuingurua erabat aldatu da,
komunikatzeko teknologiak direla eta. Hala ere, eskolatik kanpo umeek
hainbeste erabiltzen dituzten tresna horiek oraindik ez dute indar
handirik eskolan, zera da, betidanik egondako koaderno, testuliburu zein
arkatzek protagonismo handia izan ohi dute oraindik. Eskolak funtzio
batzuk bete behar ditu, horien artean hurrengo hauek daude: gizartearen
ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala, eten digitala
sahiestu eta inklusio digitala bultzatu, hezkuntza eredua berriztatu...
Trantsizio honetan, IKT-ak ezartzen joan behar gara, pixkanaka,
ondorengo aukeren bidez, esaterako, blogak edo weblogak, wikiak,
webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, moodle,
bideojokoak eta software didaktikoak. Hala eta guztiz ere, irakasleen
lana, jarrera arduratsu bat izanda, teknologia guzti hau kontrolatzea
da, hezkuntzan era apropos batean erabili ahal izateko eta arestian
aipatutako eskolaren funtzioak bete ahal izateko.
Proposatutako galderak:
1. Gaur egun hezkuntza munduan lan egiten duten irakasle askok teknologiak ez dituzte ondo kontrolatzen. Nola konpondu daiteke hori?
2. Zer egin daiteke eskolak bere funtzioak era egoki batean bete ditzan?
Hitz gakoak:
-Teknologia
-Hezkuntza
-Berriztatu-Hezkuntza
-Gizartea
-Materiala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina