2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko abenduaren 11a, osteguna (6. SAIO TEORIKOA)

Modulu astea dela eta, bi aste jarraian generamatzan saio teorikorik gabe. 

Gaurko saioaren hasieran, aurkezpenekin hasi baino lehen, irakasleak Blogei amaiera nola eman beharko diegun azaldu digu: sorrera egunetik, hots, bi hilabete hauetan zehar, garatu dugun lanaren birpasa orokorra egin beharko dugu, saio teorikoetan egindakoa eta gertatutakoa plazaratuz.

Hori esanda, ondoren, berriz ere, aurkezpenak egon dira, baina kasu honetan dokumentatzaileen txanda izan da. Lau taldeetatik hiruk, azken bi hilabete hauetan zehar gainerakoengandik jasotakoa aurkeztu dute. Dokumentatzaileek beste talde guztion lanak batu eta konpartitu dituzte sites baten bitartez. Hau da, beste ikaskideek blogean egindako lana hartu, aztertu eta sites batean antolatu egin dute, horrela besteekin sortutakoa partekatuz.

Onartu beharra dago egin duten lana neketsua izan dela, ikasle askoren lanak landu eta hoietan sakondu behar izan baitute. Izan ere, eraikitako sites-ean hainbat arlo desberdin aurkeztu dituzte: taldearen aurkezpena, ikt baliabideak, dokumentatu behar dituzten taldeen lanak, erronkak, lanen hausnarketak,... Hori dela eta, sortutako sites-a informazioari dagokionez aberasgarria da oso. 

Aurkezpenei erreparatuz gero, azaldutakoa modu antolatu eta ulerterrazean aurkeztu dutela konturatu gaitezke. Guregan aditasuna piztu dute uneoro eta diskurtso erakargarri bat prestatu dutelakoan nago. 

Hurrengo astean azken saio teorikoa izango dugu. Bertan, autoebaluazioak, gure taldeko koebaluazioak eta beste taldeen aurkezpenen koebaluazioak entregatu beharko dizkiogu irakasleari. Gainera, falta den dokumentatzaile taldeak aurkezpena egingo du eta era honetan, amaiera emango diogu Ikaskuntza Gurpilak deritzon prozesuari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina