2014(e)ko azaroakren 23(a), igandea

Etorkinak: aniztasuna eta elkarbizitza

Etorkinak, kultur aniztasuna, errespetua, integrazioa, hizkuntza aniztasuna, erlijioa, ohiturak... zer ez da entzuten azkenaldian. Errealitate berri baten aurrean gaude. Lehen ere etorkin ugari etorri ziren Euskal Herrira, batez ere Espainiatik industrializazioak eraginda. Orain, ordea, herrialde askotatik datoz. Horrek, gero eta gizarte anitzagoaren sorrera dakar. Elkarrekin bizi behar dugu, elkar errespetatuz, baina ez da erraza. Teoriatik praktikara pasatzean, pentsamenduetatik eguneroko bizimodura, kontraesanak sortzen dira. Eta hor gaude, kontraesan horiei buelta eman nahian.

Taldeko akta. Teoriako aurkezpena. Web 2.0.: Sociedad Multipantallas

Jarraian, azaroaren 20an egindako aurkezpena prestatzeko taldekideok emandako urratsak azalduko ditut:


Hasieran, gure atala zein zen jakin genuenean, hurrengo egunetako batean atsedenaldi batean geratzea hitzartu genuen, lana nola egin behar zen ikusteko eta hau banatzeko. Egun horretan, ondoren, lana banatu genuen, eta hiru azpiatal zeudenez lau taldekideontzat, horrela egin genuen banaketa:


  • Ane Goienetxek eta Ander Gastesik gazteleraz idatzitako testu bat laburtu beharko zuten.
  • Xabier Ibarrondok euskarazko testu laburrago bat laburtzeko eginkizuna zuen.
  • Eta ni, guztiarekin zerikusia zuen eskema laburtu nuen.


Egun batzuk pasa ostean, berriro elkartu ginen unibertsitatean azkar-azkar gure lana ondo geratu zela luzeerari begira, itxurari begira...ziurtatzeko. Geroago, laburpen bat osatzen egon ginen, hitz gakoekin, erronkekin eta irudiarekin batera, bukatzean gure blogetara igotzeko.

Amaieran, Power Point-a eratu genuen, 6-7 diapositiba sartuz.


Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko azaroaren 20a (4. SAIO TEORIKOA)

Gaurko saioan Ikaskuntza Gurpilen aurkezpenekin aritu gara bigarrenez. Kasu honetan zazpi taldek egin dugu aurkezpena, eta gure taldea, lehenbizikoa. Gure gaia Sociedad Multipantallas izenekoa izan da, bi testu eta eskema bat zituena. Aurreko egunetan taldekideok lana banatzen eta prestatzen egon gara, eta niri eskema laburtzea eta ondoren aurkeztea egokitu zitzaidan. Laburpen guztiak batu genituen gero, eta azkenik, Power Point-aren bidez, diapositiba batzuk prestatu.

Esan bezala, gure arloa Sociedad Multipantallas zen, baina beste batzuk ere jorratu dira gure ostean:
  • Web 2.0. Zer da hori?
  • Capitulo 2 Planeta Web 2.0
  • Cabero CV+PLE
  •  Gaitasun mapa
  • Gaitasun digitala

Gainera, gaurko aurkezpenetan askotariko era berriztagarriak erabili dira, pertsonalki ezagutzen ez nituen batzuk ere, adibidez ez nuen PowToon-aren berri. Beste batzuk, ordea ezagutzen nituen jada (Power Point, Prezi...). Dibertsitate guzti hau ona da klasearen garapenerako baina hala eta guztiz ere, jendea nahiko aspertuta ikus dezakegu mota honetako saioetan, sarritan hitz asko errepikatzen direlako eta aurkezpenak monotonoak egiten direlako.

Hala ere, lehenengo eguneko aurkezpenetan ez bezala, bigarren egun honetan sartutako berrikuntzekin geratzen naiz batik bat. Azkenik, esan dezadan nahiko liluratuta geratu naizela PowToon programarekin, eta etorkizunean erabiliko dudala ziur nago, oso alde positiboak ikusten dizkiodalako. Hurrengo urteetan hezkuntza esparruetan indar handia har dezakeen baliabidea dela uste dut, oso maneiagarria eta erabiltzeko eta ulertzeko erraza delako.

2014(e)ko azaroakren 22(a), larunbata

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko azaroaren 13a (3. SAIO TEORIKOA)

Modulu astea dela eta, hamalau egun daramatzagu IKT-ko saio teorikoak jaso gabe. Gaur, azkenik, erritmoarekin jarraitu dugu. Izan ere, ikasleen aurkezpenak hasi dira, Ikaskuntza Gurpilenak, hain zuzen ere. Bost taldek egin dute aurkezpena gaur, eta bitartean dokumentatzaile taldea argazkiak ateratzen, behatzen eta arreta jartzen. Jorratu diren gaiak hurrengo hauek izan dira:
   
  • Area informazioaren Gizartea
  • Solidotik likidora
  • Ezagutzaren Gizartea
  • Ezagutzaren Gizartea
  • 2008 Flecha Sociedad de la información y aprendizaje dialógico

Nire ustez, era honetako hitzaldiak aspergarriak egiten dira askotan, eta zaila izan ohi da diskurtsoaren haria jarraitzea. Errespetuagatik, adi egoten saiatu behar gara beti. Hala ere, saiaketa hori egin dut nik, baina batzuetan saihestezina suertatu zait aspergarritasunean erortzea.

Gaurkoz bukatzeko, esan beharra dago hurrengo asteko saio teorikoan guri tokatzen zaigula aurkezpena aurkeztea, eta lehenengoak gara, gainera. 

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko urriaren 30a (2. SAIO TEORIKOA)

Bi asteko geldialdia egon da IKTko saio teorikoei dagokienez, pasaden astean, ikasleen greba egiteko deialdia onartu zelako. Greba egunak urriak 22 (asteazkena) eta urriak 23 (osteguna) izan dira, beraz, esan bezala, osteguneko saio teorikorik ez genuen izan aurreko astean.

Egun honetako saioan, irakasleak bere azalpenekin jarraitu du, baina lehenago, klase hasieran, bideo labur bat ikusi dugu "Visiones disruptivas de la educación", Madrilgo unibertsitateko irakaslea den Maria Acasorena. Bideo hau oso interesgarria delakoan nago. Hona hemen bost puntu esanguratsuenak:
  • Boterea
  • Denbora
  • Ezagutza
  • Espazioa
  • Espazioa

Bat nator emakume honekin, modu orokor batean, eskola berritu behar dela esaten baitu, eta hau lortzeko eskolaren ezaugarri asko aldatu behar ditugu, bizi garen garaiara egokitutako hezkuntza lortzeko; esate baterako, emakume honek esan duen bezala: IKTetaz baliatzea, demokratikoak izatea irakasle moduan, erreflesiboak izatea, gela moldatu eta pertsonalizatu...

Gaur ere, irakasleak erlaxatzeko ariketa bat proposatu digu, gure energia ondo erabiltzeko eta aprobetxatzeko. Bitartean, irakurketa bat irakurri du, gu horren inguruan hausnartzeko asmoarekin. Esan dezaket momentu lasaia izan dela eta nahiko ondo sentitu naizela.

Geroago, Ikaskuntza Gurpilen berri eman digu irakasleak, hau da, taldeka egin beharreko lana. 4 ikasleko talde txikietan banatu gara eta suertatu zaigun gaiari buruz eztabaidatu dugu, baita gure rolak ezarri ere. Egela-n jarritako emangarrien azalpena eman du irakasleak. Gure taldeari tokatu zaigun gaia Ikaskuntza Gurpilen 2.1. atala izan da, hots, Sociedad Multipantallas deritzona. Ondoren, Egela-n aurki daitekeen kronogramaz baliatuz, laurok ohartu gara (hasieran zertxobait galdurik baigeunden) atal horrek hiru azpiatal dituela eta horren inguruan ikaskide guztien aurrean ahozko aurkezpen bat egin behar izango dugula, azaroaren 20an.
Lantxo hau burutzeko egokitu zaidan taldetxoa klaseko zerrenda kontuan hartuz, hurrengo ikasle hauek osatzen dute, nitaz gain:

  • Ane Goienetxe
  • Ander Gastesi
  • Xabier Ibarrondo


Amaieran, eskaera batzuk egin dizkigu baita jakinarazpen bat ere, hurrengo asteko klasean egitekoak, hain zuzen ere. Honakoak izan dira bere aginduak eta jakinarazpenak:

  • "Mesedez datorren asteko klase teorikorako ekar ezazue irakurrita edota begiratuta egokitu zaizuen materialak Ikaskuntza Gurpilak martxan jartzeko.
  • "Klasea talde txikietan eztabaidatzera eta ondorioak jasotzera zuzenduko dugu."

Hurrengo astea Modulu astea da, eta ondorioz, seguruenik ez da IKT-ko saio teorikorik egongo. Hurrengo saioa bi aste barru izango da, beraz.

2014(e)ko azaroakren 21(a), ostirala

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko urriaren 16a (1. SAIO TEORIKOA)

Saio hau, irakasgaiaren lehenengo eguna izanda, aurkezpen moduko bat izan da irakaslearen aldetik, hots, Alaitz Treserrasen eskutik.

Ondoren, erlaxatzeko ariketa bat proposatu digu, begiak itxiz eta gorputza tente mantenduz aulkiaren gainean, eta IKTak gure bizitzetan edota hezkuntzan nola aplika ditzakegun pentsatzea eskatu digu, berehala etortzen zitzaizkigun ideiak koaderno batean apuntatzeko.

Horren ostean, irakasgaiaren funtzionamendua azaldu digu, zer egin behar den, gainditzeko baldintzak, ebaluzio irizpideak, lauhilabete honetarako prestatutako eta entregatu beharreko lanak... eta horrelako oinarrizko kontzeptu batzuk. Izan ere, egun honetan konturatu naiz Blogger-en bidez Blog bat sortu beharko dugula, bertan, informazioa txertatzeko, lanak erakusteko eta honako astekari hau osatzeko, nolabaiteko hausnarketa batekin erantsita. Guzti horretarako, Power Point-en bidez egindako diapositiba batzuez baliatu egin da, jadanik Egela plataforma akademikoan zintzilikatuta dagoena.


Esatekoa da irakasgai honek hezkuntzan zehar duen garrantzia nahiko zabala dela. Hala ere, gaurko saioaren aurretik ez nuen hori pentsatzen, nire aburuz, IKT-ek gure bizitzan izan dezaketen inportantziaz kontziente ez nintzelako, hain zuzen.

Ikaskuntza Gurpilak: apunteak eta eskema

Sarrera honetan, teoriako taldeko lanean bakarka egindako eskema edota hartutako apunteak zein notak agertzen dira, zera da, niri egokitu zaidan zatiarena soilik. Horrez gain, 5 hitz gako eta 2 erronka edo galdera ere proposatzen dira, irudi batekin batera.






5 hitz gakoak:
  • Pantailak
  • Umeak
  • Informazioa
  • Onurak
  • Kalteak 

2 erronka edo galdera: 
  • Etorkizunean, gerta daiteke beste era bat agertzea umeei informazioa transmititzeko?
  • Zer egin daiteke bost bide hauen alde txarrak desagerrarazteko edo behintzat, murrizteko?

Irudia:

2014(e)ko azaroakren 2(a), igandea

IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia



Sintesia: 

Bizi garen gizarte materialista honetan, materiala pentsamenduaren gainetik jartzen da. Gainera, informaziorako eta ezagutzarako bide ugari ditugu gaur egun, baita komunikaziorako ere, nahiz eta horrek ez duen esan nahi hobeto komunikatzen garenik. Gure ingurua tresna eta irudiz beteta dago, eta honen ondorioz, haurren testuingurua erabat aldatu da, komunikatzeko teknologiak direla eta. Hala ere, eskolatik kanpo umeek hainbeste erabiltzen dituzten tresna horiek oraindik ez dute indar handirik eskolan, zera da, betidanik egondako koaderno, testuliburu zein arkatzek protagonismo handia izan ohi dute oraindik. Eskolak funtzio batzuk bete behar ditu, horien artean hurrengo hauek daude: gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala, eten digitala sahiestu eta inklusio digitala bultzatu, hezkuntza eredua berriztatu... Trantsizio honetan, IKT-ak ezartzen joan behar gara, pixkanaka, ondorengo aukeren bidez, esaterako, blogak edo weblogak, wikiak, webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, moodle, bideojokoak eta software didaktikoak. Hala eta guztiz ere, irakasleen lana, jarrera arduratsu bat izanda, teknologia guzti hau kontrolatzea da, hezkuntzan era apropos batean erabili ahal izateko eta arestian aipatutako eskolaren funtzioak bete ahal izateko.


Proposatutako galderak: 
  
1. Gaur egun hezkuntza munduan lan egiten duten irakasle askok teknologiak ez dituzte ondo kontrolatzen. Nola konpondu daiteke hori?

2.  Zer egin daiteke eskolak bere funtzioak era egoki batean bete ditzan?


Hitz gakoak:

-Teknologia
-Hezkuntza
-Berriztatu
-Gizartea
-Materiala

2014(e)ko azaroakren 1(a), larunbata

Munduko dantzak 2013

Hona hemen gure inguruko hezkuntza zentro batek aurrera eramandako proiektu edo ekintza bat. Bertan, munduko herrialde desberdinetako dantzak prestatu eta antolatu dituztela ikus dezakegu. Horrela, Lehen Hezkuntzako ume hauek kontzienteago izan ahal dira beraien ikasgeletan dagoen edo egon daitekeen aniztasunaz.

Bideo honetan ikus dezakegunez, ikasleek Afrikako eta Hego Amerikako abesti eta dantza batzuk praktikan jartzen dituzte.



Nire ustez, oso interesgarria eta baliogarria da era honetako jarduerak egitea, ikasleek, oro har, ondo pasatzen dutelako, disfrutatzen dutelako, baina batez ere, asko ikas dezaketalako munduari buruz, orokorrean.