2014(e)ko azaroakren 22(a), larunbata

Saio Teorikoak. Astekaria. 2014ko urriaren 30a (2. SAIO TEORIKOA)

Bi asteko geldialdia egon da IKTko saio teorikoei dagokienez, pasaden astean, ikasleen greba egiteko deialdia onartu zelako. Greba egunak urriak 22 (asteazkena) eta urriak 23 (osteguna) izan dira, beraz, esan bezala, osteguneko saio teorikorik ez genuen izan aurreko astean.

Egun honetako saioan, irakasleak bere azalpenekin jarraitu du, baina lehenago, klase hasieran, bideo labur bat ikusi dugu "Visiones disruptivas de la educaciĆ³n", Madrilgo unibertsitateko irakaslea den Maria Acasorena. Bideo hau oso interesgarria delakoan nago. Hona hemen bost puntu esanguratsuenak:
  • Boterea
  • Denbora
  • Ezagutza
  • Espazioa
  • Espazioa

Bat nator emakume honekin, modu orokor batean, eskola berritu behar dela esaten baitu, eta hau lortzeko eskolaren ezaugarri asko aldatu behar ditugu, bizi garen garaiara egokitutako hezkuntza lortzeko; esate baterako, emakume honek esan duen bezala: IKTetaz baliatzea, demokratikoak izatea irakasle moduan, erreflesiboak izatea, gela moldatu eta pertsonalizatu...

Gaur ere, irakasleak erlaxatzeko ariketa bat proposatu digu, gure energia ondo erabiltzeko eta aprobetxatzeko. Bitartean, irakurketa bat irakurri du, gu horren inguruan hausnartzeko asmoarekin. Esan dezaket momentu lasaia izan dela eta nahiko ondo sentitu naizela.

Geroago, Ikaskuntza Gurpilen berri eman digu irakasleak, hau da, taldeka egin beharreko lana. 4 ikasleko talde txikietan banatu gara eta suertatu zaigun gaiari buruz eztabaidatu dugu, baita gure rolak ezarri ere. Egela-n jarritako emangarrien azalpena eman du irakasleak. Gure taldeari tokatu zaigun gaia Ikaskuntza Gurpilen 2.1. atala izan da, hots, Sociedad Multipantallas deritzona. Ondoren, Egela-n aurki daitekeen kronogramaz baliatuz, laurok ohartu gara (hasieran zertxobait galdurik baigeunden) atal horrek hiru azpiatal dituela eta horren inguruan ikaskide guztien aurrean ahozko aurkezpen bat egin behar izango dugula, azaroaren 20an.
Lantxo hau burutzeko egokitu zaidan taldetxoa klaseko zerrenda kontuan hartuz, hurrengo ikasle hauek osatzen dute, nitaz gain:

  • Ane Goienetxe
  • Ander Gastesi
  • Xabier Ibarrondo


Amaieran, eskaera batzuk egin dizkigu baita jakinarazpen bat ere, hurrengo asteko klasean egitekoak, hain zuzen ere. Honakoak izan dira bere aginduak eta jakinarazpenak:

  • "Mesedez datorren asteko klase teorikorako ekar ezazue irakurrita edota begiratuta egokitu zaizuen materialak Ikaskuntza Gurpilak martxan jartzeko.
  • "Klasea talde txikietan eztabaidatzera eta ondorioak jasotzera zuzenduko dugu."

Hurrengo astea Modulu astea da, eta ondorioz, seguruenik ez da IKT-ko saio teorikorik egongo. Hurrengo saioa bi aste barru izango da, beraz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina