2014(e)ko abendua 16, asteartea

Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz

Hona hemen Hik Hasi plataforma akademikoan aurkitu dudan artikulu interesgarri bat. Bere egilea Fito Rodriguez da, EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea, eta 2001eko maiatzean argitaratu zuen. Bertan, etorkinek gure eskoletan eragiten dutela eta aberasgarritasun bat sortzen digutela azaltzen dut. Artikulua benetan erakargarria suertatu zait, eta beraz, kultura aniztasuna eskolan gaia sakonago landu nahi duen edonori gomendatuko nioke. Hurrengo lerroak dira, esan bezala, zitapena, artikuluaren laburpen bat, alegia:


Gaur egun gero eta gehiago hitz egiten da kultur aniztasunaz, plurikulturaz, etorkinez, integrazioaz, arrazakeriaz... Ikastetxeetara ere heldu da egoera horiez hausnartzeko unea. Gero eta ikasle etorkin gehiago dago Euskal Herriko ikastetxeetan eta horien integrazioa eta egokitzapenaren inguruko kezka zabaltzen ari da. Nola integratu ikasle etorkinak? Nola egokitu? Nola landu beraiekiko errespetua eta onarpena beste ikasleekin? Nola hezi? Zein modutara bideratu elkarbizitza? 
Kulturaniztasunarekin egoera jakin baten berri ematen dugu, non kultura bat baino gehiago antzeman daitekeen. Beraz, kontzeptu deskriptiboa soilik litzateke. Plurikulturtasunak, berriz, gizartean agertzen diren kultura guztiak maila beretsuan onartzen ditu. Horren arabera, beraz, bertakoek nahiz etorkinek mota guztietako hiritartasunari dagozkion eskubide berdinak edukiko lituzkete. Kontzeptu arautzailea dugu. Kulturartekotasunaren bidez kulturen bidezko elkarren arteko eragina areagotuko litzateke puzzle baten antzera kultur bakar polifazetikoa eraikiz. Kontzeptzio sintetikoa da berau.

Azkenik, aipatu ere egiten den hurrengo esaldi honekin geratzen naiz, hausnarketara eramaten gaituena, zalantzarik gabe:


"Bizi dezagun aniztasunaren aberastasuna"


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina